Europa eta munduko duda-mudako etorkizuna eta aurrretik agertzen zaizkigun arazoak eta erronkak kontuan izanik, eta euskal autonomi erkidegoko hauteskundeen ondoren, gure lurraldea globalizazio desberdin bat eta hobeto bizitzeko proposamenak eraikitzen hasteko beharrezkoa den hausnarketa egiten hasteko toki ezin hobea da. Euskal Herria eta Urdaibai bizitzea merezi duten proiektu komunak artikulatzen hasi daitezkeen espazio konkretuak dira. Elkarren artean...

Proiektuko lehen fasean (2018-2019) Busturialdea-Urdaibai eskualdeko arazoak/erronkak eta erresistentziak/alternatibak aztertu genituen, eta gizarteratze eta justizia sozial handiagoko etorkizunerako alternatibak aurkitzeko dauden ekimenak identifikatu genituen. Horietatik abiatuta eta aurten hasi berri dugun bigarren fasea martxa hartuta dagoela, datorren uztailaren 7an hurrengo bilera bat egin nahi dugu, bi helburu betetzeko. Lehenik eta behin, lortutako emaitzak aurkeztu eta zuen...

Hegoa Institutuaren Globalizazioa eta Garapena Masterraren baitan " GATAZKA EGOERAN DAUDEN LURRALDEAK: MATXINADA MILITARRA ETA ERRESISTENTZIAK CABO DELGADON" WEBbinarra antolatu dugu. Ekintza 2020ko maiatzaren 25ean, 16:00etatik 18:00ak bitartean izango da (Bilbao/Maputoko ordutegian). Mintegi honetan Mozambikeko aditu eta ikertzaile hauek hartuko dute parte: Boaventura Monjane, Isabel Casimiro, Liazzat Bonate, Terezinha da Silva eta Yussuf Adam. Aldez...

[vc_row][vc_column][vc_column_text]Topaketa honen helburua Urdaibaiko eskualdean erreferenteak diren pertsonen talde batek emandako informazioa eta analisiak biltzea zen, gero Urdaibairi buruzko kasu-azterketa egiteko ardura izango duen taldeak input gisa erabil ditzan informazio eta analisi horiek. Horretarako, gai hauek landu ziren: a) eskualdearen diagnosia egitea, eta lurraldearen egungo eta etorkizuneko bizitzan eragina duten arazo nagusiak identifikatzea; b) mapatzea...

[vc_row][vc_column][vc_column_text]COP25 Madrilen​ zela aitzakiatzat hartuta, eta giza eskubideen alde diharduten pertsonek egindako lana agerian jartzeko, “Lurraldea kolokan: mehatxuak eta erresistentziak Cabo Delgadon (Mozambike)​” eta Cajamarcari buruzko “Meatzaritzarik gabe, bizitzak badu etorkizuna” (Kolonbia) dokumentalak erakutsi ziren Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Espainiako Agentziaren (AECID) egoitzan. Dokumentalak ikusi ondorengo solasaldian Vasco Coelho eta Emérita Cuéllar aritu ziren, biak ala biak «Gatazka-egoeran...