[vc_row][vc_column][vc_column_text] 2019ko abenduaren 21ean, 18:00etan hasita, “Meatzaritzarik gabe, bizitzak badu etorkizuna” dokumentala aurkeztuko da Cajamarca udalerriko (Kolonbia) parke nagusian. Hain zuzen, Tolima departamenduko Cajamarca udalerrian bizi diren nekazariei buruzkoa da dokumentala. Urak gehiago balio du urreak baino! goiburuak oso ondo deskribatzen du urre-erauzketa geldiarazteko eta nekazaritzari zein abeltzaintzari eusteko bertako biztanleek egiten duten erresistentzia baketsua....

[vc_row][vc_column][vc_column_text] 2019ko azaroaren 28an eta 29an, Coimbrako Unibertsitateko Gizarte Ikasketa Zentroko ikertzaile senior eta “Gatazka-egoeran dauden lurraldeak” proiektuko laguntzaile Teresa Cunhak “Erauzketa-jarduerak, lurraldea eta emakumeak: Cabo Delgadori buruzko kasu-azterketa” txostena aurkeztu zuen, “Lurraldetasuna, gobernantza eta herritartasuna” V. Nazioarteko Konferentzian, Yussuf Adam UEMeko irakasle eta ikertzailea zela moderatzailea. Konferentzia Maputoko Eduardo Mondlane Unibertsitateko (UEM) campus nagusian...

[vc_row][vc_column][vc_column_text] Topaketa honek bi helburu zituen: batetik, 2018ko ekainean egindako lehen tailerreko emaitzak denon artean aztertzea, eta informazio hori guztia aberasteko aukera ematea; eta bestetik, proposatutako alternatiben nondik norakoen berri ematea, bai eta aztertzea ere zer eragin izan dezaketen alternatiba horiek Urdaibaiko eskualdearen etorkizunean eta beste aldaketa-prozesu batzuetan. Topaketa honetara aurreko tailerretan parte hartu zuten...

[vc_row][vc_column][vc_column_text] Helburua da parte hartuko duten emakumeek identifikatzea Cajamarca udalerriko mapa politiko batean zein diren gizarte- eta ingurumen-alorreko arazo, prozesu eta lorpen nagusiak, hobeto ulertu ahal izateko zer gertatzen den, eta, beraz, ahalik eta modurik egokienean jarduteko lurralde artean. [/vc_column_text][vc_empty_space][edgtf_button size="" type="" target="_blank" icon_pack="" font_weight="" text="Ikusi txostena" link="/wp-content/uploads/2019/10/informe_taller_mujeres.pdf"][/vc_column][/vc_row]...

[vc_row][vc_column][vc_column_text] Helburua da parte hartuko duten gizarte-eragileek identifikatzea Cajamarca udalerriko mapa politiko batean zein diren gizarte- eta ingurumen-alorreko arazo, prozesu eta lorpen nagusiak –gauzatutakoak nahiz aurreikusitakoak–, hobeto ulertu ahal izateko zer gertatzen den, eta, beraz, ahalik eta modurik egokienean jarduteko lurralde artean. [/vc_column_text][vc_empty_space][edgtf_button size="large" type="" target="_blank" icon_pack="" font_weight="" text="Ikusi txostena" link="/wp-content/uploads/2019/11/informe_taller_mapeo.pdf"][/vc_column][/vc_row]...