“Meatzaritzarik gabe, bizitzak badu etorkizuna” dokumentalaren aurkezpena Cajamarcan (Tolima)

Info

2019ko abenduaren 21ean, 18:00etan hasita, “Meatzaritzarik gabe, bizitzak badu etorkizuna” dokumentala aurkeztuko da Cajamarca udalerriko (Kolonbia) parke nagusian. Hain zuzen, Tolima departamenduko Cajamarca udalerrian bizi diren nekazariei buruzkoa da dokumentala. Urak gehiago balio du urreak baino! goiburuak oso ondo deskribatzen du urre-erauzketa geldiarazteko eta nekazaritzari zein abeltzaintzari eusteko bertako biztanleek egiten duten erresistentzia baketsua. Dokumentaleko zenbait protagonistak hartuko dute parte aurkezpenean, eta eztabaida interesgarria sortzea espero da.

Info
Category:
Location: Cajamarcako parke nagusia - Tolima
Date: 21 abendua, 2019
Duration: 1 Day