GATAZKA LURRALDEAK

Proiektua

Proiektua

Gatazka egoeran dauden lurraldeak: prozesuen jarraipena eta bizitzaren iraunkortasunaren inguruko narratiben sendotzea

Gernika Gogoratuz (GGG) eta Gernikatik Mundura (GM) elkarrekin aurkeztutako lankidetza proiektua da eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantziatua izan dena. Ikerketa-, prestakuntza-, ekintza- eta eragin-prozesu bat sustatu nahi du, eredu hegemoniko neoliberal eta patriarkalak eta haren eragile nagusiek, nazioz gaindiko enpresek, lurraldeetan duten eraginari dagokionez.

Horretarako, 2018tik geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU), Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Afrikako Ikasketa Taldeko (GEA), Coimbrako Unibertsitateko Centro de Estudos Sociais  (CES), Tolimako Unibertsitateko (Kolonbia) eta Eduardo Mondlane Unibertsitateko Afrikako Ikasketa Zentroko (Mozambike) irakasleek osatutako nazioarteko ikerketa-talde batek hiru kasuren (Cajamarca/Tolima – Kolonbia; Cabo Delgado – Mozambike; y Urdaibai – Euskal Herria) azterketa konparatibo bat egiten ari da. Ikerketa hauetan, Giza Garapen Iraunkorraren (GGI) eta Tokiko Giza Garapenaren (TGG) ikuspuntutik, lau eragin-ardatz espezifiko aztertzen dira (lurraren eskurapena, genero-desberdintasunak, iraunkortasuna; eta identitate kulturala).
Proiektuaren helburua funtsezko irakaskuntzak ateratzea da (balio pedagogiko handiko materialetan eta prestakuntza-prozesu batean jasoak, sozializazioko eta eragineko beste jarduera batzuez gain), ikuspegi lokal-globaletik, feminista intersekzionaletik eta aniztasunetik, komunitateen gaitasun kolektiboak, erresistentziak eta bizitzeko alternatibak indartu ahal izateko nazioz gaindiko ekintza horren aurrean.

Proiektuaren faseak:

Fase I (2018-2019). Gaitasunak indartzeko eta bizi-aukerak eraikitzeko ikerketa, prestakuntza eta ekintzak. Hiru lurraldetan, Cabo Delgadon (Mozambike), Cajamarca-Toliman (Kolonbia) eta Urdaibain (Euskal Herria), ikerketa-, prestakuntza- eta ekintza-prozesu baten bidez, nazioz gaindiko enpresen inpaktuen ezagutzan eta askotariko tresna pedagogikoen eraikuntzan sakontzea izan zen helburua, tokiko/global loturatik eta GGIren ikuspegitik, erresistentziak eta alternatibak indartzeko.

Fase II (2020-2021). Prozesuen jarraipena eta bizitzaren iraunkortasunaren inguruko narratiben sendotzea. Proiektuaren bigarren fase honetan kapital-gatazka deitutakoan jartzen dugu arreta. Horren arabera, merkatuak bizitzaren jasangarritasunaren aurretik jartzen diren mundu batean bizi gara. Fase honetan, aurretik aztertzen ziren hiru lurraldeei beste bi gehitu dira: Maputo (Mozambike) eta Caquetá (Kolonbia).

Zer da Gernika Gogoratuz?

Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko Ikerketa Zentro bat da; 1987an sortu zen, Gernikaren Bonbardaketaren urteurrenean; eta memoriaren eta bakearen kulturaren esparruan lan egiten du.

Gernika Gogoratuz Fundazioaren babesa dauka. Helburu nagusia zera da: “hausnarketa zientifikoa oinarri duten eta Gernikaren sinboloarekin erlazionatutako ekarpenen bidez, mundu osoan eta bereziki Euskal Herrian bakearen kultura lortzea; eta, horrela, Eusko Jaurlaritzak 1987ko apirilaren 10ean onartutako Proposamena (ez Legezkoa) betetzea, Gernikan Bakearen inguruko ikerketa Zentro bat ezartzeari buruzkoa”.

Informazio gehiagorako: https://www.gernikagogoratuz.org/

Lantalde

Gatazka egoeran dauden Lurraldeak, bost lurraldetan (Euskadi, Madril, Portugal, Mozambike eta Kolonbia) hainbat eremu akademikori lotutako ikertzaileek osatutako lan-taldea da. Talde multi-geografikoa eta multi-disziplinarra da, eta horrek aberastasuna dakar, ezagutzak elkarren osagarri direlako. Hainbat aditu daude honako gai hauen inguruan: tokiko giza garapena, feminismoa, hegoaldeko epistemologiak, giza eskubideak, bakea eta gatazkak, geografia kritikoa, nazioz gaindiko eta korporazioaren boterea eta ingurumen-jasangarritasuna. Gainera, guztiek esperientzia luzea dute partaidetzako metodologiak erabiliz egindako ikerketan.

Erakunde laguntzaileak

Erakunde akademikoak

Hegoa – Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua

Hegoa irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta bere izaera bikoitzetik – institutu unibertsitario eta elkartea – giza garapena sustatzeko lanean aritzen da. Eginkizunak, balioek eta ekiteko oinarriek eratzen dute Hegoa Institutuaren nortasuna, hau da, bultzatzen diren prozesu eta ekimen guztiak aztertzeko erroa, eta, era berean, ekimen horiek garatzeko dagoen esparrua eta lortu nahi diren helmugak.

Eduardo Mondlane Unibertsitateko Afrikar Ikasketen Zentroa

1976ean sortua, CEA izenekoa Eduardo Mondlane Unibertsitateko unitate organikoa da (UEM), Gizarte eta Giza Zientzien arloko ikerketa zientifikora bideratua. Dimentsio anitzeko ikerketa-programa bat dauka; horren barruan daude ideien irakaskuntza eta emaitzen zabalkundea, betiere, aztertzen diren gaien inguruko garrantzia soziala eta testuingurua eta berdintasun, justizia eta erantzukizuna printzipioak kontuan hartuz.

Tolimako Unibertsitatea

1955eko martxoaren 12an ofizialki inauguratu zen Tolimako unibertsitatea, San Jorgeko Abeltzaintza Eskolaren lurretan (salestarrenak). 1956ko lehen seihilekoan, Tolimako Unibertsitatean Abeltzaintza Ingeniaritzako Fakultatea, Erizaintzakoa eta Arte Ederretako Eskola zeuden. 90eko hamarkadatik aurrera, Tolimako Unibertsitateak graduondo mailako programak hasi zituen, eta programa guztien maila akademikoa hobetzeko neurriak hartu zituen. Gaur egun, Unibertsitatea oso ezaguna da herrialde osoan, abeltzaintza zientzien arloan eskaintzen dituen programen kalitatea dela eta. Izan ere, mende erditik gora darama arlo horretan prestakuntza ematen.

Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Afrikar Ikasketa Taldea (GEA)

Diziplina anitzeko ikerketa taldea da, afrikar ikasketetan aditua, batez ere Afrika beltzaren eremukoak. 1995ean sortu zuen irakasle eta ikertzaile talde batek. Afrikar kontinentearen errealitateen inguruko ezagutza kritikoa Espainian eta gaztelaniaz garatzeko asmoz sortu zen.

Coimbrako Unibertsitateko Gizarte Ikasketa Zentroa

Coimbrako Unibertsitateko Gizarte Ikasketa Zentroa gizarte eta giza zientzien arloko ikerketa eta prestakuntzarako erakunde zientifikoa da, betiere, diziplina arteko ikuspegi batekin.

Etika, Herritartasun eta Garapen Departamendua (DECD) / Gizarte eta Politika zientzien fakultatea / Mozambikeko Unibertsitate Katolikoa

2009an, Etika, Herritartasun eta Garapen arloko Ikasketen Eskola sortu zen Pemba hirian, erlijio, kultura, gizarte eta alderdi arteko elkarrizketarako eremuak sortzeko, hausnartzeko eta gizarte osoaren indarrak biltzeko, bi urteko ikastaroen bidez. 2010ean, Eskola gisa funtzionatzen hasi zen, ikasle talde batekin. Pembako gotzainaren ekimenez, Ernesto Maguengue, Mozambikeko Unibertsitate Katolikoarekin batera lan egin zen filiaziorako, funtzionamendurako lizentzia lortu arte. Horrela sortu zen Etika, Herritartasun eta Garapen Departamendua, UCMren Gizarte Zientzia eta Zientzia Politikoen Fakultatearen mende egonik. Eskola Estatutuen bidez definituta geratu zen Elizbarrutiko Zuzenbiderako irabazi asmorik gabeko Instituzio moduan, etika arloko prestakuntza baten bidez gizarte anitz, solidario eta baketsu bat eraikitzeko.

Amazoniako Unibertsitatea

Florentziako Amazoniako Unibertsitateak Instituto Tecnológico Universidad Surcolombiana (ITUSCO) erakundean dauka jatorria. Egoitza Nagusia Neivan izan zuen, Huila departamentuan. Erakunde horren atal gisa, Florentzian hasi zuen bere jarduera 1971ean, maila teknologikoan lau programa garatuz: Gizarte Zientziak, Matematikak, Kontularitza eta Topografia. 1976ko 13. Legearen bidez, ITUSCO Universidad Surcolombiana bihurtu zen, eta, ondorioz, ITUSCO-Florentzia departamendua izatera pasa zen. Bertako jarduerak hiru fakultatetan banatzen dira: Hezkuntza Zientziak, Abeltzaintza Zientziak eta Kontularitza eta Ekonomia Zientziak. 1982an, abenduaren 30eko 60. Legearen bidez, orduan errepublikako presidente zen Doctor Belisario Betancur Cuartasek zigortua, Universidad Surcolombiana erakundea Amazoniako Unibertsitatea izatera pasa zen.

Gizarte zibila erakundeak

Maputo - Mozanbike 

WLSA Mozambique (Emakumea eta Legea Afrika Australean)

WLSA gobernuz kanpoko eskualde mailako erakunde bat (GKE). Afrika Australeko zazpi herrialdeetako emakumeen eskubideen egoera aztertzen du: Botsuana, Lesoto, Malawi, Mozambique, Suazilandia, Zambia eta Zimbabue.

TINDZILA – Lurren gaineko ikerketa eta prestakuntzan laguntzeko baliabide zentroa

Tindzila GKEren Lurren inguruko Ikerketa eta Prestakuntzan laguntzeko Baliabide Zentroak Terra Viva Zentroarekin estuki lan egiten du, eta lege aholkularitza ematen die komunitateei, beren lurraldeetatik kanporatu nahi dituzten transnazionalen aurkako borrokan. Zehazki, Tindzila erakundeak Cabo Delgado probintziako Palma izeneko barrutian egiten du lan, nekazari familiei aholkularitza juridikoa eskaintzen dieten baliabide komunitarioei aholku ematen. Helburua da Cabo Delgadoko probintziako kostaldeko lurren gobernantzan gertatzen ari diren bidegabekeriak arintzea. Izan ere, gasa erauzten duten enpresen lana eta gobernuaren interes batzuk direla medio, pertsona asko beren lurrak galtzeko arriskuan daude.

ascha

Associação Sócio Cultural Horizonte Azul (ASCHA)

ASCHA elkarteak batez ere emakume eta neska gazteak biltzen ditu, giza eskubideak, ahalduntzea eta genero-berdintasuna sustatzeko eta babesteko lan egiten dutenak, batez ere haur, nerabe eta gazte umezurtz eta kalteberenak kontuan izanik. Berdintasunerako identitate feminista defendatzen du, neska-mutilek baliabide afektiboak, materialak eta finantzarioak eskuratzeko aukera berdinak izan ditzaten, beren autonomia bermatzeko eta komunitatean duten subjektu izaera eta eskubideak hobetzeko. Hezkuntza, gaikuntza, komunikazioa, artea, kultura eta eragin politikoaren bidez, tokiko garapena sustatzea du xedea, Mozambikeko komunitateetan haur eta emakume gazteen osasunerako eta bizitzarako kaltegarriak diren praktika sozial, kultural, erlijioso eta tradizional guztiak ezabatzeko. Helburu orokorra haur, nerabe eta gazteen eta haien familien integrazio sozioekonomiko, kultural eta politikorako funtsezko jarduerak garatzea da.

Cajamarca (Tolima) - Kolonbia 

Comité Ambiental en Defensa de la Vida
Corporación SOS Ambiental

Comité Ambiental en Defensa de la Vida izeneko elkartea gizarte erakunde, ingurumen arloko talde, korporazio, fundazio eta ikasle, nekazari, indigena, komunikabide txiki eta pertsona independentez osatutako kolektiboen elkartea da. Helburu nagusia bizitza, ura, lurraldea eta ingurumen osasungarri baten alde lan egitea. 2011n sortu zen, Kolonbia eta Latinoamerikako gizarte eta ingurumen mugimendu guztien metaketa-lan baten bidez. Mugimendu horien mobilizazio, erresistentzia eta artikulazio gaitasunak hartu ziren oinarri moduan. Ekimen hori lau proposamenen inguruan antolatzen da: i) erakundeen lana eta gizarte oinarriak ezagutarazi eta jasotzea; ii) muga erlijioso eta politikorik gabe denak barne hartzea; iii) protagonismo pertsonalen gainetik, helburu kolektiboei lehentasuna ematea eta iv) Ura, bizitza eta lurraldearen defentsan ekintza eta pentsamenduak mugiaraztea. Komunitateak dira ingurumenaren defentsarako eragile nagusiak.

Corporación SOS Ambiental ingurumen, gizarte, ekonomia eta kultura arloetako ondare kolektiboen defentsan, zaintzan eta sustapenean komunitateen ekintzak bultzatu eta indartzea bilatzen duen erakundea da, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean oinarrituta

IDEASUR-Kolonbia eta IDEASUR-Gernika-Lumo

Kulturartekotasuna, garapenaren lankidetza eta ko-garapenaren alde lan egiten duen gobernuz kanpoko erakundea. Kulturarteko mundurako lan egiten du etorkinen integrazioaren alde egiteko, baita hegoaldeko herrietan hezkuntza eta garapenerako lankidetza ere.

Urdaibai 

Gernikatik Mundura

GGKE bat da, 1995ean sortua, eta nazioarteko elkartasun eta kulturartekotasun arloan lan egiten duena. Giza laguntzarako hainbat proiektu garatu ditu eta munduko toki askotan lagundu du. “Hiru izkiña” izeneko ekimena aipatu behar da, Urdaibai, Rif eta Caquetá-ko komunitateen arteko elkatrukerako sortua, GGG eta Ideasur erakundeen lankidetzarekin. Brasilgo Sin Tierra Mugimenduarekin eta Mundukide Fundazioarekin ere lan egin du, Mozambikeko iparraldean.

Beste erakundeak

Urdaibai 

Artez Euskara Zerbitzua

Hizkuntza aholkularitza dugu lanbide, horretan ari gara azken 20 urteotan. Ibilbide luzea dugu enpresa eta erakundeetako euskara planak garatzen eta kudeatzen.