LURRALDEAK

Maputo
Mozambike

Laburpena

Mozambikeko hiriburuan, Maputon, hiri-problematika desberdina da berez, eta analisirako bestelako gakoak ekartzen ditu horrek. “Kapitala/bizitza” dikotomiaren kontraesanak, Maputon zeharo agerikoak direnak, XXI. mendeko kapitalismoaren berezko beste arlo baten adierazpena dira.

Maputo. Territorios en Conflicto

Maputok 1.200.000 biztanle inguru ditu. Hirigunean, bizi-maila eta prezioak Mendebaldekoen parekoak dira. Gogoan izan beharra dago, ordea, biztanleen % 80 baino gehiago auzo informaletan bizi dela, auzo horietako gehienetan ez dutela ez estolderiarik eta ez saneamendurik, ez dutela lurralde-antolamendurik, kaleetan ez dagoela ez zoladurarik eta ez kale-argirik. Kale estuz eta aireztapen egokirik gabeko etxe prekarioz osatutako labirinto itxiak dira. Delinkuentzia antolatua da nagusi, hango jendea langabezian dago eta pobrezia-maila ezin handiagoan bizi da, indarkeriaz inguratuta: indarkeria sozialaz, eta batez ere, emakumeen eta neskatxen kontrako indarkeriaz. Halakoak dira, esaterako, Polana-Caniço, Mafalala, Infulene, Mahotas eta Maxakeni auzoak.

Joan den hamarkadan hiri-berrantolamendurako zenbait plan hasi zituzten, eta horien ildotik gatazka ugari sortu dira, batez ere bi auziren inguruan: alde batetik, Lurra Erabiltzeko eta Ustiatzeko Eskubidea (DUAT), eta bestetik, auzian dauden lursailen arteko legezko mugak.

Herritar gehienek ez dute DUAT titulurik, eta horrek urratu egiten du etxebizitza duin bat lortzeko eskubidea. Bestalde, hirian errentak garestitzearen eta bestelako gentrifikazio-prozesuen ondorioz, hiriaren erdiguneko ingurune elitistenean hedapen-lurraldean dauden auzoetako bizilagunek (Polana-Caniço eta Maxakeni auzoetakoak) beren etxeak utzi behar dituzte, lur horietan auzogune pribatuak eta gutxi-asko luxuzkoak eraiki ditzaten.

Herritar arruntak gero eta urrunago bultzatzen dituzte, eta elkarri laguntzeko auzo-sareak hausten dizkiete, baina prozesu horri ez zaio apenas begiratzen ekonomia estraktibista eta hark eragiten duen aberastasun-pilaketa aztertzen direnean, haien ondorioz sortzen diren hiri-eremu gero eta esklusiboagoek herritar gehienak baztertzen badituzte ere.

Gentrifikazioaren mehatxuaren aurrean, zenbait erakunde komunitario prozesu horiei aurre egiteko alternatibak antolatzen ari dira GKE-en laguntzarekin, hirietan bertan eta legearen barruan aukerak sortu nahian, DUAT tituluak lortzeko eta pobreziaren eta langabeziaren aurka egiteko. Proiektu honen esparruan, helburua da egoera horren ondorioz sortzen ari diren gatazkak hobeto aztertzea eta herritarrak ahalduntzeko espazioak sustatzea, emakume gazteak ahalduntzekoak batik bat, artearen bidez eta zenbait material didaktiko prestatuz.

Eventos

03/12/2021

Online

GATAZKA EGOERAN DAUDEN LURRALDEEN NAZIOARTEKO SAREAREN 4. BILERA

01/11/2021

Caritas Moçambicana, Rua da Resistência, 1175, Malhangalene, Maputo

JARDUNALDIAK: BAKEA ETA ETORKIZUNA ERAIKITZEN MOZAMBIKEN

18/05/2021

Online

CABO DELGADOKO (MOZAMBIKE) GERRAREN ERRETRATUA: AHOTSAK LURRALDETIK

17/05/2021

Santuário de Montepuez (Seminário Propedêutico São Paulo)

ERAUZKETA-INDUSTRIA VERSUS GIZA DUINTASUNA

14/04/2021

0.4 gela (Sarriko / UPV/EHU) eta online

CINE-FORUM "TIERRA EN SUSPENSO”

25/05/2020

Online

WEBinar Irekia, GATAZKA EGOERAN DAUDEN LURRALDEAK: MATXINADA MILITARRA ETA ERRESISTENTZIAK CABO DELGADON

04/12/2019

Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Espainiako Agentziaren (AECID) egoitza, Madrilen

“Gatazka-egoeran dauden lurraldeak” proiektuaren baitako dokumentalen proiekzioak, AECIDen egoitzan (Madril)

28/11/2019

Maputoko unibertsitateko campus nagusia (UEM)

Cabo Delgado probintziari buruzko kasu-azterketaren emaitza Maputon

06/02/2019

UCM (Pemba)

Mintegia: Giza Garapenari buruzko ikuspegiak, aukerak eta ekimenak Cabo Delgadon