LURRALDEAK

Online prestakuntza

Ikastaroaren aurkezpena

GATAZKAN DAUDEN HERRIALDEAK.
Aukerak, ikuspegi partekatuak eta prozesu kolektiboak eraikiz.

Ikastaro honen bokazioa nazioartekoa da; izan ere, hiru lurralde desberdinetan egindako ikerketetan oinarritzen da. Hiru lurralde horien ezaugarri nagusiak dira kanpoko interesen eta bertako pertsonen proiektu alternatiboen sustapenaren artean egon diren tentsioak eta gatazka egoerak. Bertako taldeek lurraldeetan burututako lanak oinarri hartuta, martxan dauden prozesuen konplexutasuna ulertzeko beharrezko emaitzak eta gaikuntza proposamenak aurkeztuko dira. Zehaztutako edukien artean elementu kontzeptualak, errealitate desberdinen analisiak eta proposamen politikoak daude. Parte hartzen duten pertsonei prestakuntza emateaz gain, tokiko borrokak testuinguru orokorrarekin lotu nahi dira eta nazioarte mailan topaketa eremuak sortu. Eremu birtualak lurralde, pertsona, diskurtso eta aukerak konektatu nahi ditu.

Ikastaroaren hartzaileak

Nazioarteko online ikastaro hau honakoei zuzenduta dago: garapen, ekonomia, soziologia eta zientzia politikoen arloko ikasketak burutzen ari diren unibertsitate ikasleak; ekintza transnazionala eta plan “desarrollisten” eragina lantzen ari diren gizarte erakundeetako militante eta aktibistak, batez ere proiektu honetan lehentasunezkoak diren lurraldeetan (Urdaibai, Cajamarca/Tolima eta Cabo Delgado); eta arlo honetan prestakuntza jaso nahi duten elkarteetako langileak.

Parte-hartzaileek honako eskumenak garatuko dituzte:

  • Garapenaren teoria eta bake eta gatazka anitzen arloko ikerketekin erlazionatutako eztabaida kritikoak, analisi tresnak eta kategoria berriak ezagutzea
  • Lurraldeetan ezarritako botere-harremanekin erlazionatutako oinarri ekonomiko, sozial, ekologiko, ideologiko eta kulturalak ezagutzea, aldaketarako eragile bihurtu eta lidergo kolektiboa sustatzeko
  • Lurralde bakoitzeko errealitatea aztertzea, ikuspegi kritiko eta berritzailea aplikatuz, eta analisi horien ikaskuntzak lurraldeko beste eragile batzuekin sozializatzeko gaitasuna garatzea
  • Lurralde bakoitzerako aukera eta prozesuak identifikatzea, garapen horretan laguntzeko asmoz

Proposatutako ikastarorako aldez aurretiko ezagutzak

Ez da unibertsitate titulurik eskatzen, baina curriculuma kontuan hartuko da, ikastaroak eskatzen duen maila betetzen den ala ez baloratzeko. Komunitate garapen edota politika sozialen arloan egindako lana baloratuko da, baita egindako edo bidean dauden unibertsitate ikasketak ere. Beren lurraldeetan prozesu kolektibo edota alternatiben eraikuntzarekin konpromisoa duten pertsona guztiei zuzenduta dago.

Hizkuntzak

Gaztelania / Portugesa / Euskara

Proposatutako iraupena (asteak) eta lan-karga / asteko ikasketa denbora (orduak):

10 aste, honako ordutegiarekin:
1. astea: 3 ordu
2. astetik 7. astera: 6 ordu
8. astetik 10. astera: 7 ordu

Guztira: 60 ordu

Ikastaroa ematen hasteko proposatutako data, eta ikasturte akademiko bakoitzeko edizio kopurua:

Hasiera data: 2019/10/14
Amaiera data: 2019/12/22
1. edizioa (2019-2020 ikasturtea)