Artículo de Jokin Alberdi para la revista Alice News....
Irakurri GehiagoFlor Sierra eta Elisabeth Muñoz lankideek, Cajamarcako baserritar liderrek eta Gernikatik Mundura eta Tierra ...
Irakurri Gehiago2021eko urriaren 17an jardunaldi komunitario bat egin zen Cajamarcako (Kolonbia) Jornaleroek zuzenduta, «Gere...
Irakurri GehiagoProiektuaren esparruan, "Gereizpetatik 11 Izpi: bizitzaren narratibei isildutako ahotsak gehituz”, herriaren...
Irakurri GehiagoGatazka lurraldeak
Ikerketa, formakuntza eta ekintza gaitasunak sendotzeko eta bizitza alternatibak osatzeko.
Hezkuntza materiala
Liburu honen xedea faktore transnazionalek hiru lurraldetan duten eragina aztertzea da. Lurralde horietan, beren etorkizuna autonomiaz erabakitzeko gaitasuna mehatxupean dago kanpo-eragileen jardueraren ondorioz.
Cabo Delgado – Mozambique
Mozambiken, Cabo Delgadonzehazki, herrialdearen iparraldean, eraldaketa ekonomiko eta sozial handiak garatzen ari dira. Horiek pertsonen bizitza eta landa-eremuaren egoera kaltetzen ari dira, eta ez dira kontuan hartzen tokiko komunitateen beharrizanak.
Cajamarca – Kolonbia
Tolimako lurraldea paisaia-mosaiko batez osatua dago. Horietako bakoitzak bertan egonkortutako herrien presentzia, eta historian zehar natur baliabideak erabilitako herrien presentzia adierazten du. Lurraldetasun berriak sortu dira han eta hemen. Denak izan dira Kolonbiako gizartearen eraketaren inguruko indarkeriazko ekintzen emaitza, salbuespenik gabe.
Urdaibai – Euskadi
Urdaibaiko Biosferaren Erreserban eta Busturialdean (Euskadi) hauteman daitezkeen ingurumen, gizarte, kultur eta genero arloko arazoak kontuan izanda, elkartegintzaren inguruan sortzen ari diren erresistentziak eta aukerak ikus ditzakegu.
Maputo – Mozambike
Maputok, Mozambikeko hiriburuak, 1.200.000 biztanle inguru ditu. Hiri-problematika desberdina da berez, eta analisirako bestelako gakoak ekartzen ditu horrek, Gatazka-egoeran dauden lurraldeak proiekturako. “Kapitala/bizitza” dikotomiaren kontraesanak, Maputon zeharo agerikoak direnak, XXI. mendeko kapitalismoaren berezko beste arlo baten adierazpena dira.
Caquetá – Kolonbia
El Doncello, Amazoniako Caquetá departamenduko udalerria, planeta osoko ur-fabrika garrantzitsuenetako bat da. Herrialdeko kautxu ekoizlerik handiena da. Erresistentzia sozial baketsuen gune historikoa izan da, aktore armatuen agertokia, eta azken urteetan, han kokatu nahi izan dute konpainia estraktibistek; esaterako Ecopetrol-ek, petrolioaren enpresa kolonbiarrak.