Genealogia. Busturialdea-Urdaibai

Zer da territoriolab?

 

Urdaibaiko (Euskal Herria), Cajamarcako eta Caquetáko (Kolonbia) eta Maputoko eta Cabo Delgadoko (Mozambike) kapital-bizitza gatazkei buruz ikasteko, hausnartzeko eta ekiteko gune irekia.

Proiektu hau Gernika Gogoratuz eta Gernikatik Mundura elkarteak bultzatzen dute. Gainera, hiru lurraldeetako erakunde, unibertsitate eta kolektiboekin lankidetzan aritzen da, eraldaketa sozial justu, feminista eta dekoloniala sustatzen duten ezagutza kritikoak, metodologia parte-hartzaileak eta tresna pedagogikoak partekatzeko.

Atariaren helburua da eskubide-subjektuen gaitasunak indartzea, bizitza eta zaintzak erdigunean jartzen dituzten alternatibak ikusaraztea, eta tokiko borrokak agenda globalekin lotzea ingurumen-justiziaren, berdintasunaren eta bizikidetzaren alde.

Gernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Ikerketa Zentroak bakearen memoria eta kulturaren arloan egiten du lan. 1987an sortu zen, Gernikako Bonbardaketaren 50. urteurrenean.

Bere helburua da «gogoeta zientifiko batek sortu edo babestutako eta hiriari edota Gernikako ikurrari lotutako ekarpenen bidez, mundu mailan eta bereziki Euskal Herrian, bake emantzipatzaile eta justu bat lortzen laguntzea. Eta horrela, Eusko Legebiltzarrak 1987ko apirilaren 10ean onartutako Lege Proposamena betetzea, Gernikan Bakearen aldeko Ikasketa Zentro bat ezartzekoa».

Gernikatik Mundura GGKE bat da, 1995ean sortu zena eta nazioarteko elkartasunaren eta kulturartekotasunaren esparruan lan egiten duena.

Laguntza humanitarioko eta kooperazioko proiektu ugari garatu ditu munduko leku askotan. Nabarmentzekoa da Urdaibai, Rif eta Caquetá-ren arteko komunitate-trukeko “Hiru izkiña” ekimena, Gernika Gogoratuz eta Ideasur-ekin lankidetzan, Brasilgo Lurrik Gabeko Mugimenduarekin egindako lana eta Mundukide Fundazioarekin Mozambikeko iparraldean berriki egindako lankidetzak.