Berriak

LURRALDEAK

Gernika Gogoratuzek, UPV/EHUko eCampusarekin batera, Gatazka egoeran dauden Lurraldeak “Aukerak, ikuspegi partekatuak eta prozesu kolektiboak eraikiz” nazioarteko online ikastaroaren 2. edizioa aurkezten du. Izena emateko epea gaur, azaroak 30, zabaltzen da 2020ko abenduaren 27ra arte. Ikastaroa doakoa da eta plazak mugatuak izango dira. Kontsultatu datak eta programa: https://territoriolab.org/eu/online-prestakuntza/...

Gatazka egoeran dauden Lurraldeak proiektuko Tolimako ikerketa-ekintza taldeak Cajamarcan jarraitzen du aurreko fasean hasitako prozesuan lan egiten. Hurrengo larunbatean zonaldeko liderrak tailer batera gonbidatu dituzte, elkarrekin hausnartzeko nazioz gaindiko kapitalaren jardueren inpaktuak aztertzeko teknikei buruz. Cajamarca nekazarien eta ingurumenaren erresistentzien epizentroa izan da eta izaten jarraitzen du. 2017an, prozesu luze baten ondoren, herriak aire zabaleko urre...

Dakizuen moduan, Gatazka egoeran dauden Lurraldeak proiektuan Busturialdea-Urdaibai eskualdeko argazkia osatzen ari gara. Horrela, pasa den azaroaren 10ean saio bat antolatu genuen orain arte irudikatu dugun argazkia partekatzeko eta zuekin batera osatzen joateko. Orain, saio horretan aurkeztutako datuak, txostenak eta bideoak helarazi nahi dizkizuegu. Prozesua aurrera egin ahala informazio eta baliabide gehiagorekin joango gara atal hau osatzen....

Azken urteotan, intsinis pinuzko basoen ordez, gero eta eukalipto gehiago landatu dira, eta honek ondorio larriak izan ditu ingurumenean. Biodibertsitatearen sinplifikazio horrek uraren zikloko txandakatzeetan, lurzoruen suntsipenean eta baso-suteen aukera eta larritasuna areagotzea ekarri du. Kolore GUZTIETAKO basoak mugimenduak bizi-espazio horiek babesten ditu, eta kudeaketa produktibistara itzultzea planifikatzen duen gobernu-aldaketa berrietan jartzen du arreta. Honek arriskuan...

Urriaren amaieran, eta COVID-19ren egoerak eskatzen dituen biosegurtasun-neurriak kontuan hartuta, Maguaréko komunitateak eskatuta, Gatazka egoeran dauden Lurraldeak proiektuko Caquetáko taldeak kartografia sozialeko bi tailer egin zituen genero-ikuspegia kontuan hartuta: Lehenengoa, zonaldeko 33 bidezidorretako Ekintza Komunaleko Batzordeei zuzenduta egon zena, gatazkak orokorrean identifikatu eta deskribatzean zentratu zen: sozialak, etnikoak, ingurumenekoak, politikoak, generokoak, kulturalak, erlijiosoak, ekonomikoak eta belaunaldikoak,...