[embed]https://www.youtube.com/watch?v=cP7kzzznWwg&feature=youtu.be[/embed] 2020ko apirilaz geroztik, 150 erakunde eta pertsona baino gehiagok sinatu dugu "Militarizazioa eta erasoak areagotzen ari diren honetan, elkartasuna eta konpromisoa Cabo Delgadorekin (Mozambike)”: Hilabete eta erdi honetan salaketa berriak jarri dituzte beste erakunde sozial batzuek, hala nola “Amnistia Internacional”, “Amigxs de la Tierra” eta “Justicia Ambiental”. Hauek denek Mozambikeko gobernuak herritarrak defendatzea eskatzen dute, eta...

Pasa den martxoan Oizmendi tokiko telebistak URDAIBAI: OREKA BIZIAN dokumentala eskaini zuen. Estekan, Gatazka egoera dauden Lurraldeak proiektuko Urdaibai taldeko kide diren Xabier Arana Eiguren eta Maria Oiangurenek dokumentalaren inguruan euskaraz egindako aurkezpena ikus daiteke. Elkarrizketan egungo garapen ereduaren aurrean gure lurraldeko hainbat esperientzia eta prozesu kolektiboetatik erauzitako bizitza alternatibak ezagutzeak duen garrantzia azpimarratzen da...

Pasa den martxoaren 12an, Urdaibai Oreka Bizian dokumentala aurkeztu genuen Zizurkilgo Fraisoro Nekazaritza Eskolan (Gipuzkoan). Bidezko Elikadura/VSF, Gernika Gogoratuz, Ortutik Ahora eta Gernikatik Mundurakoek parte hartu genuen, eta ikasle eta irakasleekin batera, Urdaibai Oreka Bizian dokumentala ikusi, nekazal, abeltzaintza eta baso eredu kapitalista-produktibistak sortutako arazoak aztertu, eta Euskal Herriko eskualdeetan dauden alternatibak eztabaidatzeko aukera izan...

[vc_row][vc_column][vc_column_text]Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean, eta Gernika Gogoratuz fundazioaren eta Gernikatik Mundura GGKEaren laguntzaz, “Gatazka-egoeran dauden lurraldeak” nazioarteko proiektuaren barruan, ikerketa-prozesu bat sustatu da, Busturialdea-Urdaibai eskualdeko gizarte-eragile eta -kolektiboek urte eta erdiz azter dezaten zer gatazka nagusi eragiten dituen egungo garapen-ereduak –hau da, pertsonen ongizatearen gainetik interes pribatuak lehenesten dituen garapen-eredu horrek– arlo hauetan: ingurumena, kultura,...