Berriak

LURRALDEAK

Coimbrako Unibertsitateko Gizarte Ikasketen Zentroko (CES) Alice News atariak Rubén Lagares Casteloren saiakera argitaratu du, “Gatazka egoeran dauden Lurraldeak. Alternatibak, ikuspegi partekatuak eta prozesu kolektiboak eraikitzen” Nazioarteko Online Ikastaroaren 2. Edizioko 2. Moduluan “Hegoaldeko epistemologien eta bizitzarekiko zaintzaren hermeneutika feminista” egindako lanen artean hautatua izan ostean. Saiakera: hemen...

Maiatzaren 3an egin zen “V Diplomado Internacionalen Pensamiento Ambiental – Luchas Sociales, Conflictividades y Territorialidades: Lecturas desde el Sur Global” izeneko Nazioarteko Diplomatuaren inaugurazio saioa. Kolonbia, Argentina, Ekuador, Kuba, Estatu Batuak, Venezuela eta Peruko 680 lagunek hartu zuten parte “Visión panorámica del extractivismo en América Latina” izenburuko lehen saio honetan. Ekitaldia berriro ikus daiteke: hemen. Nazioarteko...

Bat gatoz Mozambikeko emakumeek Cabo Delgadon Bakearen alde egin duten eskaera honekin. Fórum Mulher eta Marcha Mundial das Mulheres-en bidez lankidetzan, Cabo Delgadoko probintzian indarkeria eta bizitza prekarietatea areagotu dela salatu dute, eta berehala esku hartzeko eskatu dute, beren herrialdearen oraina eta etorkizuna arriskuan jartzen dituen indarkeriari amaiera emateko. Irakurri eskaera: hemen...

Gernika Gogoratuz eta Gernikatik Mundura Espainiako eta Portugalgo 50 bat erakunde eta hogei bat pertsonarekin baino gehiagorekin bat egin dute, eta elkartasun-gutun bat sinatu dute Mozambikeko emakume eta gainontzeko pertsona eta erakunde guztiei elkartasuna adierazteko, bakea, justizia eta giza eskubideen alde borrokatzen ari diren honetan, Cabo Delgadoko probintzian gertatzen ari diren gertaera lazgarrien eta tragedia...

Espainiako Irrati Nazionalaren (RNE) erreportajea. Cabo Delgadoko (Mozambike) hondamendi humanitarioa nabarmentzen da, eta Jokin Alberdi Gernika Gogoratuz elkarteko presidenteari elkarrizketa egiten zaio. Gatazka egoeran dauden Lurraldeak proiektuaren taldeko kide da Jokin Alberdi, eta gatazka horri buruzko hausnarketaren giltzarri nagusiak azaldu ditu. Entzun erreportaje osoa: hemen....