Proiektua Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren eremuan lan egiten du, eredu politiko-ekonomiko nagusiak lurraldean duen eraginaz jabetuz. Lurraldea bizitzeko beste modu batzuk eraikitzeko gakoak metatzea ahalbidetzen duten jakintzak, metodoak eta ikaskuntzak partekatzen ditu, bizitzaren iraunkortasunari lehentasuna emanez.

Lurralde Gatazkatsuak proiektua. Gernika Gogoratuzek, Gernikatik Mundurarekin elkarlanean, eredu hegemoniko neoliberal eta patriarkalak eta haren eragile nagusiek, enpresa transnazionalek, lurraldeetan duten eraginari buruzko ikerketa, prestakuntza, ekintza eta eragineko prozesua sustatzeko. (Bi fase 2018-2019/2020-2021).

Gainera, Gernikatik Mundurak Gernika Gogoratuzekin elkarlanean, honako proiektua abiatu du: «Gereizpetatik 11 Izpi: ekintzan ahaldundutako ahotsak, kolektiboki bizitza-alternatibak ehunduz» ekintzak bi lurraldetan fokalizatuz, Cajamarcan eta Urdaibain (Bi fase 2020-2022 / 2022-2024).
Bizitzarako lurraldeek kontzientzia kritikoa eta mobilizatzailea sortzen laguntzen dute; politika neoliberal kapitalistak, heteropatriarkatuak, xenofobiak eta arrazakeriak eragiten duten eraginaren aurrean, hainbat testuingurutan jakintzak elkartrukatuz eta bizitzarekin eta naturarekin jasangarriak diren lurraldeen eraikuntza lokal-globalerako material pedagogikoak sortuz.
Busturialdeko etorkizuna elkarrizketa estrategikoak.
Sara Nicholson y Jokin Alberdi.
OIZMENDI Telebista. Azaroa 2024
XXXIV Jornadas Internacionales de Cultura y Paz de Gernika 2024.
Ramón Zallo, dokumentuaren aurkezpena: «Busturialdea-Urdaibairako garapen ekonomikoa eta ekosoziala». (2024)
XXXIV Jornadas Internacionales de Cultura y Paz de Gernika 2024.
Elkarrizketa: proiektuak «Bizitzarako Lurraldeak» eta «11 Izpi. Isildutako ahotsak. Aukerak ehuntzen».
Tolima (Kolonbia), Cabo Delgado (Mozanbike) eta Urdaibai (Euskal Herria).
