2021eko azaroaren 1etik 3ra bitartean, «Bakea eta Etorkizuna eraikitzen Mozambiken: gogoetak eta praktikak» jardunaldiak egingo dituzte Maputon, Mozambikeko Caritasen instalazioetan. Jardunaldiok Gernika Gogoratuz (GG) eta Gernikatik Mundura (GM) partzuergoak antolatu ditu, Lurralde Gatazkatsuak proiektuaren barruan, eta Fórum Mulher de Moçambique (FM) batu zaie.
Era berean, jardunaldiok bilatzen dute Mozambiken Genero Indarkeriaren aurkako Aktibismoaren 16 Egunak prestatzea. Ekimen garrantzitsu horrek Mozambiquen diharduten gizarte zibileko zenbait organizazio eta erakunde mobilizatzen ditu urtero, martxo eta apirila bitartean.
Azpimarratu beharra dago jardunaldi horiek honako hauei zuzenduta daudela, bereziki: goi-mailako ikasketen ikasleak; gazte aktibistak, gizarte zibileko liderrak; kazetari gazteak, eta jardueretan landuko diren gaietan interesa duen beste edonork.