Urriaren 29an, 20:00etan, Caquetá-ko “Gatazka egoeran dauden Lurraldeak” proiektuko taldeak “Maguaré, el Doncello” dokumentala proiektatuko dute udalerri horretan bertan.
Ikus-entzunezko honen bidez, azken bi urteotan aztertu eta eztabaidatu diren arazo asko ikusarazi nahi dira, eta Maguare-n, El Doncello-n, bizi diren eta sentitzen duten horiei ahotsa eman.
Proiekzio eta eztabaida gehiago aurreikusten dira, eta, laster, bideo hau online eta osorik ere eskuragarri egongo da gure orrian.