Martxoaren 10ean, asteazkena, Gernika-Lumoko Kultur Etxean, 18:00etan.
Ekitaldia zuzenean ikus daiteke Gernika Gogoratuz Youtubeko kanalean.
Liburu honetan, COVID-19 pandemia baino lehen Busturialdea-Urdaibai eskualdeak zituen arazo sozioekonomikoak aztertzen dira, baita biztanleria-bilakaera eta bertako giza, gizarte-, natura-, kultura- eta azpiegitura-baliabideen erregistroa ere.
Ramón Zallo Elgezabal (Gernika-Lumo, 1948) Zuzenbidean eta Ekonomian lizentziaduna da eta Informazio Zientzietan doktorea. Konpromiso sozialaz eta komunikabideetan egindako azterketez gain, politikari, kulturari eta komunikazioari buruzko hainbat liburu argitaratu ditu.
Leku-kopurua mugatua denez, nahitaezkoa da aldez aurretik izena ematea.