Topaketa honek bi helburu zituen: batetik, 2018ko ekainean egindako lehen tailerreko emaitzak denon artean aztertzea, eta informazio hori guztia aberasteko aukera ematea; eta bestetik, proposatutako alternatiben nondik norakoen berri ematea, bai eta aztertzea ere zer eragin izan dezaketen alternatiba horiek Urdaibaiko eskualdearen etorkizunean eta beste aldaketa-prozesu batzuetan. Topaketa honetara aurreko tailerretan parte hartu zuten lagunei deitzeaz gain, beste pertsona batzuei ere deitu zitzaien, iruditu baitzitzaigun haien parte hartzea egokia izango zela bildutako informazioa kontrastatzeko.