Hegoa Institutuaren Globalizazioa eta Garapena Masterraren baitan ” GATAZKA EGOERAN DAUDEN LURRALDEAK: MATXINADA MILITARRA ETA ERRESISTENTZIAK CABO DELGADON” WEBbinarra antolatu dugu. Ekintza 2020ko maiatzaren 25ean, 16:00etatik 18:00ak bitartean izango da (Bilbao/Maputoko ordutegian). Mintegi honetan Mozambikeko aditu eta ikertzaile hauek hartuko dute parte: Boaventura Monjane, Isabel Casimiro, Liazzat Bonate, Terezinha da Silva eta Yussuf Adam. Aldez aurretik erregistratzera animatzen zaituztegu. Webinarraren plataformara Chrome bidez sartzea gomendatzen da.