LURRALDEAK

Caquetá
Kolonbia

Laburpena

El Doncello izeneko udalerria ekialdeko mendilerroaren ondoan dago, Caquetá-ren (Kolonbiako Amazonia osatzen duten sei departamenduetako bat) iparraldean. Hango klima heze tropikala dela-eta, esan daiteke gure planetako ur-fabrikarik garrantzitsuenetako batean dagoela, bioaniztasun handiko lurralde batean. El Doncello da Kolonbian kautxu gehien ekoizten duen udalerria.

Caquetá Colombia

Bertan egokitu diren biztanleak herrialdearen barnealdetik etorritako nekazari migratzaileak dira, batez ere Tolima eta Huila eskualdeetatik etorritakoak, beren gizarte-arazoei irtenbidea bilatu nahian. Aizkoraz eta aihotzaz zabaldu zituzten “trotxak” edo bidezidorrak, Amazoniako oihan eta mendi muinoetako baso birjinetara iritsi arte; han, komunitate indigenak bizi ziren –kolonizazio prozesuen biktimak–, baina pixkanaka-pixkanaka lekuz aldarazi zituzten.

El Doncello hazi egin zen Estatuak zuzendutako kolonizazio-planen laguntzaz, politika hori bultzatu baitzen Kolonbian, 50eko hamarkadan bi alderdik elkarren aurka zerabilten indarkeriari aurre egitearren, herrialdearen erdigunera “bakea eramateko” itxaropenarekin. Prozesu horren eraginez hedatu ziren nekazaritza-laboreak, eta ondoren abeltzaintza estentsiboa finkatu zen. Ondoren, 70eko hamarkadan, koka-laborearen kolonizazioaren ondorioz, berriro ere oihan-eremu handiak soildu ziren.

Caquetáko eraikuntza soziala zenbait faktoreri zor zaio; besteak beste: familia ugarik aukera berriak bilatu izana zenbait ekonomiatan; indarkeria historikoaren ondorioz jendeak bortxaz lekualdatu behar izana; politika estatalaren ondorioz nekazariak pobretzea aprobetxatuz, latifundistek nekazari horiei lurrak kentzea; gerrillentzat leku geoestrategikoa izatea, esaterako M-19 eta FARC-EP taldeentzat; estatuaren politika militaristak; eta paramilitarren presentzia.

Testuinguru horretan, indartsuak dira lurralde horretan erresistentziarako gizarte-mugimenduak; askotan, gerrillak laguntzen diela egotzi izan zaie, eta horrek baldintzatu egiten du haien ekintza-gaitasuna. Hala ere, estigmatizazio hori alde batera utzita, beren ekintzen bitartez aurre egiten diete ondasunak erauzteko jarduerei, hidroelektrikoen proiektu erraldoiei eta oihanak soiltzeko ekimenei.

Proiektu honen esparruan, El Doncelloko erresistentzia baketsuaren prozesuak ezagutu eta babestuko ditugu; hain zuzen ere, ura, oihana, Amazoniako bioaniztasuna eta emakumeen eskubideak babesteko ekimenak direnak.

Eventos

03/12/2021

Online

4ª REUNION RED INTERNACIONAL TERRITORIOS EN CONFLICTO

29/10/2021

Parque Los Fundadores de El Doncello

PROYECCIÓN DEL DOCUMENTAL MAGUARÉ, EL DONCELLO

29/09/2021

Online

SEMINARIO DE EDUCACION ARTISTICA

14/08/2021

Institución Educativa Jorge Eliécer Gaitán, Barrio El Bolívar

CONSTRUCCIÓN MURAL COLECTIVO EN FLORENCIA

13/05/2021

Online

ESTRENO DOCUMENTAL: UN TRIUNFO PARA LA PAZ

17/04/2021

Institución Educativa Corazón Inmaculado

TALLER DE PINTURA “RESISTENCIA” COMUNITARIA

14/02/2021

Institución Educativa Técnico Empresarial Rufino Quichoya

2DO. TALLER MAPEO CONFLICTOS DONCELLO-CAQUETÁ

13/02/2021

Institución Educativa Marco Fidel Suárez

TALLER MAPEO MUJERES EL DONCELLO URBANO

23/10/2020

Institución Educativa Simón Bolívar - Centro poblado Maguaré

2DO. TALLER MAPEO CONFLICTOS SOCIOAMBIENTALES MAGUARÉ

22/10/2020

Institución Educativa Simón Bolívar - Centro poblado Maguaré

1ER. TALLER MAPEO CONFLICTOS SOCIOAMBIENTALES MAGUARÉ