Gernika Gogoratuzen 2021eko EHUGUNE mintegiak honakoa aurkeztu du: “Lurraldea pentsatzea. Euskadi eta Urdaibairako garapen estrategiak eta bizi aukerak“. Irailaren 16an izango da Bilboko Bizkaia Aretoan. Egitarauari hasierako emateko, Euskadiri eskainitako atal bat izango da, ikuspegi soziala hartuta. Juan José Ibarretxek hartuko du parte, Lehendakari izandakoa eta Agirre Lehendakaria Center erakundeko kidea; Arantza Fernandez de Garayalde ere...

Ekainaren 21etik uztailaren 5era, Astra Gernika-Kultur Sorkuntzako Gizarte Lantegian, ikusgai egongo da “Gatazka egoeran dauden Lurraldeak” arte-erakusketa. Gernika Gogoratuz-en aburuz, dimentsio sinbolikoa eta sortzailea dira ikerketa-ekintza-partaidetza prozesu guztien funtsezko ardatzak. Beraz, proiektuaren bigarren fase honetan, lurraldeek, beren idiosinkrasietatik eta kulturetatik, lankidetzan egindako ekimen artistikoak ekarri dizkigute erakusketa honetara, eta beren kezkak, gatazkak eta bizitzarako proposamenak erakusten...

Martxoaren 23an gure lurraldea, Busturialdea-Urdaibai, nola bizi nahi dogun galdetu genion gure buruari. Horretarako eskualdeko hainbat eragileekin batera gure eskualdea osotzen duten 3 zonaldeetako (Gernika, landa eremuak eta kostaldea) zenbait dilema sozio ekonomiko eta ingurumenekoak  aztertu genituen. Emaitzak: hemen....