ERAKUSKETA ARTISTIKOA ASTRAN

Ekainaren 21etik uztailaren 5era, Astra Gernika-Kultur Sorkuntzako Gizarte Lantegian, ikusgai egongo da “Gatazka egoeran dauden Lurraldeak” arte-erakusketa.

Gernika Gogoratuz-en aburuz, dimentsio sinbolikoa eta sortzailea dira ikerketa-ekintza-partaidetza prozesu guztien funtsezko ardatzak. Beraz, proiektuaren bigarren fase honetan, lurraldeek, beren idiosinkrasietatik eta kulturetatik, lankidetzan egindako ekimen artistikoak ekarri dizkigute erakusketa honetara, eta beren kezkak, gatazkak eta bizitzarako proposamenak erakusten dizkigute.

Erakusketa honetan ikusgai egongo dira Maputoko (Mozambike) gazteek sortutako batikak, Cabo Delgadon (Mozambike) eta Caquetan (Kolonbia) marraztutako horma-irudiak eta Urdaibaiko artelan kolaboratiboak.