Konplexutasunak, aldaketak eta ziurgabetasunak markatutako 2020 honetan, gure ikerketa-trebakuntza-ekintza proiektuaren fase berri bati ekingo diogu, “Gatazka egoeran dauden Lurraldeak: prozesuen jarraipena eta bizitzaren iraunkortasunaren inguruko narratiben sendotzea.“ 2021aren amaierara arte, kapital-bizitza gatazkan arreta jartzen jarraituko dugu. Gatazka horren arabera, merkatuak bizitzaren iraunkortasunarekin gainjartzen diren mundu batean bizi gara. Zentzu horretan, gizartea eraldatzeko prozesuak landu eta aztertuko...

Ekologia eta inguru zientzien “ECOSISTEMAS” aldizkari zientifikoak Urdaibaiko ikertzaile-taldeko kideek idatzitako bi artikulu joso ditu 2020ko apirilean argitaratutako azken alean: Lopez Urbaneja, Aida; de la Fuente Arana, Ander. (2020). Activación de los núcleos rurales a través del diálogo social para la gestión sostenible del paisaje en la Reserva de la Biosfera de Urdaibai (RBU). ECOSISTEMAS, Revista...

"Gatazka egoeran dauden Lurraldeak: ikerketak, formakuntza eta ekintza gaitasunak sendotzeko eta bizitza alternatibak osatzeko" proiektuan parte-hartzen duten taldeen ahalegin kolektiboari esker, interesa izan dezaken pertsona ororen (ikasle, ikerlari, irakasle, aktibista, eta erakunde eta talde desberdinetako kide) eskura jartzen ditugu proiektu honen lehen faseko hiru lurraldeetan egin diren kasu azterketak: Cabo Delgado (Mozambike), Cajamarca (Tolima, Kolonbia)...

Busturialdeko Hitza egunkariak Jokin Alberdi, EHU-ko irakaslea eta Gatazka egoera dauden Lurraldeak ikerketa proiektuko kidea, elkarrizketatu du " Territorios en Conflicto " liburuaren aurkezpenean. Gatazka egoeran dauden lurraldeak: gaitasunak sendotzeko eta bizi-alternatibak eraikitzeko ikerketa, prestakuntza eta ekintza» proiektuaren parte da liburu hau. Xedea da faktore transnazionalek hiru lurraldetan duten eragina aztertzea. Lurralde horietan, beren etorkizuna...

Pasa den martxoan Oizmendi tokiko telebistak URDAIBAI: OREKA BIZIAN dokumentala eskaini zuen. Estekan, Gatazka egoera dauden Lurraldeak proiektuko Urdaibai taldeko kide diren Xabier Arana Eiguren eta Maria Oiangurenek dokumentalaren inguruan euskaraz egindako aurkezpena ikus daiteke. Elkarrizketan egungo garapen ereduaren aurrean gure lurraldeko hainbat esperientzia eta prozesu kolektiboetatik erauzitako bizitza alternatibak ezagutzeak duen garrantzia azpimarratzen da...