“TERRITORIOS EN CONFLICTO” LIBURUAREN AURKEZPENA BUSTURIALDEKO HITZA EGUNKARIAN

Busturialdeko Hitza egunkariak Jokin Alberdi, EHU-ko irakaslea eta Gatazka egoera dauden Lurraldeak ikerketa proiektuko kidea, elkarrizketatu du ” Territorios en Conflicto ” liburuaren aurkezpenean. Gatazka egoeran dauden lurraldeak: gaitasunak sendotzeko eta bizi-alternatibak eraikitzeko ikerketa, prestakuntza eta ekintza» proiektuaren parte da liburu hau. Xedea da faktore transnazionalek hiru lurraldetan duten eragina aztertzea. Lurralde horietan, beren etorkizuna autonomiaz erabakitzeko gaitasuna mehatxupean dago kanpo-eragileen jardueraren ondorioz. Horrez gain, horietan dauden gaitasunak nola indartu proposatzen du liburuak, alternatiba propioak definitzea eta eraikitzea posible izateko.