Info

Europa eta munduko duda-mudako etorkizuna eta aurrretik agertzen zaizkigun arazoak eta erronkak kontuan izanik, eta euskal autonomi erkidegoko hauteskundeen ondoren, gure lurraldea globalizazio desberdin bat eta hobeto bizitzeko proposamenak eraikitzen hasteko beharrezkoa den hausnarketa egiten hasteko toki ezin hobea da. Euskal Herria eta Urdaibai bizitzea merezi duten proiektu komunak artikulatzen hasi daitezkeen espazio konkretuak dira. Elkarren artean hitz egitea eta deliberatzea funtsezkoak dira gure kezka komunak identifikatzeko eta herritarrak euskal gizartearen etorkizunaren eraikuntzan inplikatzeko.

Hau guztia dela eta, UPV/EHUren Udako V. Topaketa proposatzen dugu. Madariaga Dorretxean (Busturia) izango da, eta Lurraldea Pentsatzen jarraituko dugu, Euskadiren eta Urdaibairen bizi-aukerak aztertuz.

Klikatu hemen ikastaroaren programa osoa eta matrikulazio prozesua ezagutzeko.

 

Info
Location: Madariaga Dorrea-Busturia
Date: 27 uztaila, 2020
Duration: 2 Days
Lurraldea: Urdaibai
Data: 2020ko uztailak 27-28