EZAGUTZAK PARTEKATZEN TAILERRA

Info

Proiektuko lehen fasean (2018-2019) Busturialdea-Urdaibai eskualdeko arazoak/erronkak eta erresistentziak/alternatibak aztertu genituen, eta gizarteratze eta justizia sozial handiagoko etorkizunerako alternatibak aurkitzeko dauden ekimenak identifikatu genituen. Horietatik abiatuta eta aurten hasi berri dugun bigarren fasea martxa hartuta dagoela, datorren uztailaren 7an hurrengo bilera bat egin nahi dugu, bi helburu betetzeko.

Lehenik eta behin, lortutako emaitzak aurkeztu eta zuen iritzia ezagutu: dokumentala, web orria, eskualdeko kasuaren azterketa, liburua, on line ikastaroa, besteak beste.

Bigarrenik, bigarren faseko edukiak aurkeztea. Honetan, Busturialdea-Urdaibairen errealitatea hobeto ezagutzeko lan egin nahi dugu, eta, horrela, etorkizunean eragiteko eta abian dauden eraldaketa- eta aldaketa-prozesuak sustatzeko gaitasun handiagoa izan. Aurrekoan bezala, zuen parte-hartzea eta lankidetza behar ditugu aurrera jarraitzeko.

Info
Category:
Location: Astra
Date: 7 uztaila, 2020
Duration: 1 Day
Lurraldea: Urdaibai
Data: 2020ko uztailaren 7a