IKUS-ENTZUNEZKOAREN HEDAPENA, CABO DELGADOREKIN SOLIDARITATE ETA KONPROMISOAREN ALDEKO DEIA (MOZAMBIKE)

2020ko apirilaz geroztik, 150 erakunde eta pertsona baino gehiagok sinatu dugu “Militarizazioa eta erasoak areagotzen ari diren honetan, elkartasuna eta konpromisoa Cabo Delgadorekin (Mozambike)”:

Hilabete eta erdi honetan salaketa berriak jarri dituzte beste erakunde sozial batzuek, hala nola “Amnistia Internacional”, “Amigxs de la Tierra” eta “Justicia Ambiental”. Hauek denek Mozambikeko gobernuak herritarrak defendatzea eskatzen dute, eta giza eskubideen urraketak eta erauzketa-industriarekin lotutako bidegabekeria sozialak salatzen dituzte. Horrez gain, hainbat ekimen aktibatu dira sare sozialetan gaia eztabaidatzeko, Lutar por Cabo Delgado, esaterako.

Gatazka egoeran dauden Lurraldeak nazioarteko proiektuaren baitan, GUE/NGL eurotalde parlamentarioaren laguntzarekin, galdera bat sustatu dugu Batzordeko presidenteorde eta atzerri- eta segurtasun-politika erkideko goi-ordezkariari, jakiteko zein neurri hartuko dituzten krisi humanitarioari aurre egiteko eta Cabo Delgadon diharduten Europako enpresak kontrolatzeko eta bakea eraikitzeko baliabiderik erabiliko duten galdetzeko. Orain dela gutxi ere, webinar bat antolatu genuen, sarean eskuragarri dagoena. Bertan, ehun bat pertsona bildu ginen egungo egoera iraultzeko sareak eraikitzeko premiari buruz eztabaidatzeko.

Orain, azken ahalegina eskatzen dizuegu deialdi honen bideoa zabaltzeko, nazioarteko iritzi publikoak eta eskaerak bideratzen dituzten gizarte-erakundeek presio egin dezaten lurraldea desmilitarizatzeko, indarkeria zuzenarekin amaitzeko, nazioz gaindiko enpresei eta zenbait elite nazionalei soilik mesede egiten dieten kanpoko proiektu desarrollistak geldiarazteko, Cabo Delgadon agertoki berri bat eraiki ahal izateko, non herritarrek beren etorkizuna erabaki eta hobeto bizi ahal izango duten.