Mozambikekoa, Garapen bidean dauden herrialdeen plangintza sozialeko maisutza eta Gizarte Lanean lizentziatua. Giza Eskubideen eta Feminismoaren aldeko aktibista, hainbat prestakuntza jarduera garatu ditu genero arloan, erakunde publiko eta GKEentzat. Funtzionario moduan erretiratu zen, Osasun eta Gizarte Ekintza Ministerioan 38 urtez lan egin ostean. 13 urtez gizarte zibileko hainbat erakundetan parte hartu zuen. 1975etik 1985era bitartean Cabo Delgado eta Niassan egin zuen lan, Osasun eta Gizarte Ekintzako Lurralde Zuzendari moduan.