2020ko martxoaren 11n, OMEk COVID-19ko Pandemia deklaratu zuen. Ordutik, 9 hilabete igaro dira, eta "pandemia" hitza egunero agertzen da gure bizitzan. Vasco Coelho, Gatazka egoeran dauden Lurraldeak proiektuko gure lankideak azken 9 hilabete hauetako hitzik nabarmenduenari buruz hausnartu du, bai bere ingurune hurbilean, bai Mozambiken: artikulu osoa (es)....

Hainbat europarlamentariorekin lankidetzan arituz, "Gatazka egoeran dauden lurraldeak" nazioarteko taldeak gure informazioa, ideiak eta proposamenak eman dizkiogu Europako Parlamentuak onartu berri duen Cabo Delgadoko (Mozambike) egoera humanitarioari buruzko 2020/2784 (RSP) Ebazpenari. Azken testuarekin guztiz bat ez gatozen arren, azpimarratu nahi dugu lorpen garrantzitsua dela; izan ere, ebazpen honek nazioarteko arreta handiagoa eskaintzen dio probintzia honek...

Filipe Nyusi estatuburuak abuztuaren 15ean egindako adierazpenak, Integritate Publikoko Zentroaren (CIP) arabera, "ez du elkarrizketa irekia eta argia sustatzen, eta ondorengo egunetan Luís Fernando Lisboa, Cabo Delgadoko Eliza Katolikoaren gotzaina, mehatxatu zuen". Mozambikeko elkarte horren arabera, "Estatuko segurtasunarekin lotutako gaiak bermatzeko beharra onartu arren, Cabo Delgadoko egoera militarra ezin da erabili herritar nazionalen eta atzerritarren adierazpen...

Mozambiken nazioz haraindiko estraktibismoaren hedapenak indarkeria mota berriak sortu ditu herrialde honetako hainbat lekutan. "Global Society" aldizkari ospetsuko artikulu akademiko batean, Jokin Alberdi eta Manu Barroso, Gatazka egoeran dauden Lurraldeak proiektuko ikertzaileek, Cabo Delgadoko kasuaren azterketa aurkeztu dute. Lan honetan, garapenerako eta giza garapenerako ekonomia politikoaren teoria kritiko batzuen eta bakea eraikitzeko tokiko praktiken arteko...

[embed]https://www.youtube.com/watch?v=cP7kzzznWwg&feature=youtu.be[/embed] 2020ko apirilaz geroztik, 150 erakunde eta pertsona baino gehiagok sinatu dugu "Militarizazioa eta erasoak areagotzen ari diren honetan, elkartasuna eta konpromisoa Cabo Delgadorekin (Mozambike)”: Hilabete eta erdi honetan salaketa berriak jarri dituzte beste erakunde sozial batzuek, hala nola “Amnistia Internacional”, “Amigxs de la Tierra” eta “Justicia Ambiental”. Hauek denek Mozambikeko gobernuak herritarrak defendatzea eskatzen dute, eta...