LURRALDEAK

Nazioarteko online ikastaroa

Curso territorios en conflicto

Ikastaroaren 2. edizioa

GATAZKAN DAUDEN HERRIALDEAK.
Aukerak, ikuspegi partekatuak eta prozesu kolektiboak eraikiz.

Gizarteek elkarrekin bizitzeko eta beren lurraldeari eta etorkizunari buruzko erabakiak hartzeko gaitasuna dute. Alabaina, ekintza transnazionalak eta haren zerbitzura dagoen botere-harremanen sistemak zaildu egiten dute bizitza eta etorkizun hobe bat izateko beharrezkoa den jabetze eta ahalduntze kolektiborako prozesua.

Nazioarteko ikastaro honek tresnak eskaintzen ditu, lurraldeetan proiektu alternatibo propioak bilatzeko dauden aurrerapausoak eta zailtasunak esploratzeko. Helburua ez da proposamen zehatzak eskaintzea, baizik eta eusten ari diren eta planetarekin iraunkorrak diren bizitza-alternatibak eraikitzeko borrokan ari direnei laguntzea.

Ikerketa teorikoaren bidezko ahaleginetik eta hiru lurraldetako (Urdaibai-Euskal Herria; Cajamarca/Tolima eta Caquetá-Kolonbia; eta Maputo eta Cabo Delgado-Mozambike) ekintzan oinarritutako esperientziatik abiatuta, zenbait unibertsitatetako eta gizarte-erakundetako irakasleek eta ekintzaileek aldaketa-prozesuen konplexutasuna aztertzea proposatzen dizuegu. Nagusi den sistemarekiko kritikoak diren elementu kontzeptualak aztertuko ditugu, eta ikuspegi alternatiboak eta proposamen sozialak nahiz politikoak azalduko ditugu, lurralde bakoitzera mugatuak. Ikastaro honek, gainera, honako proposamen hauek ere egiten ditu: tokiko borroken markoa testuinguru globalean aztertzea, topaketarako guneak sortzea eta nazioarteko sareak sendotzea. Laburbilduz, prestakuntzarako espazio birtual honen bidez, lurraldeak, pertsonak, kontakizunak eta alternatibak konektatu nahi ditugu.

Edukiak

0. Modulua: Ikastaroaren aurkezpena. Alfonso Dubois (EHU)

1. Modulua: Alternatiba-proposamena gaitasunen ikuspegitik abiatuta: kontzeptuak eta analisi-markoa. Alfonso Dubois (EHU)

2. Modulua: Hegoaldeko epistemologiak eta bizitza-alternatiba feministak. Teresa Cunha (Coimbrako Unibertsitatea)

3. Modulua: Lurraldeen despatriarkalizaziorako eta deskolonizaziorako eta bizitza-sarearen aldeko proposamen feministak. Ekofeminismoa. Yolanda Jubeto eta Mertxe Larrañaga (EHU)

4. Modulua: Gatazka eta bizi-alternatibak. Bakea eraikitzeko apunteak. Maria Oianguren (Gernika Gogoratuz)

5. Modulua: Botere politikoa eraikitzen: Gatazkan dauden lurraldeen ikaskuntzak. Jokin Alberdi (Gernika Gogoratuz, EHU)

6. Modulua: Botere korporatiboa lurraldeei lapurretan. Megaproiektuei herri erresistentzia egiteko gakoak. Gonzalo Fernandez (OMAL)

7. Modulua: Kolonbiako testuinguruaren analisitik ateratako gakoak. Miguel Espinosa (Tolimako Unibertsitatea), Octavio Villa Peláez (Universidad de la Amazonia) eta Emerita Cuellar (Gernika Gogoratuz)

8. Modulua: Mozambikeko testuinguruaren analisitik ateratako gakoak. Isabel Casimiro (Eduardo Mondlane Unibertsitatea) eta Vasco Coelho (Gernika Gogoratuz)

9. Modulua: Euskal testuinguruaren analisitik ateratako gakoak. Xabier Arana Eiguren (Gernika Gogoratuz)

Ikastaroaren hartzaileak

Ekintza transnazionalak eta plan desarrollistak beren lurraldeetan izaten ari diren eraginari aurre egiten ari diren graduko eta graduondoko ikasleentzat, gizarte-erakundeetako aktibistentzat eta GGKEentzat.

Proposatutako ikastarorako aldez aurretiko ezagutzak

Ez da unibertsitate titulurik eskatzen, baina curriculuma kontuan hartuko da, ikastaroak eskatzen duen maila betetzen den ala ez baloratzeko. Komunitate garapen edota politika sozialen arloan egindako lana baloratuko da, baita egindako edo bidean dauden unibertsitate ikasketak ere. Beren lurraldeetan prozesu kolektibo edota alternatiben eraikuntzarekin konpromisoa duten pertsona guztiei zuzenduta dago.

Hizkuntzak

Gaztelania / Portugesa / Euskara

Proposatutako iraupena (asteak) eta lan-karga / asteko ikasketa denbora (orduak):

Guztira: 10 aste / 60 ordu

Izen-ematea

Doako ikastaroa/Plaza mugatuak

Izen-ematea

Vasco Coelho (Ikastaroaren koordinatzaile exekutiboa)
vasco.coelho@gernikagogoratuz.org

Materiala

Modulu bakoitzerako gidak, irakaskuntza-materiala, ikus-entzunezkoak eta irakurgaiak emango dira, foro irekiak jarriko dira interakziorako, eta aplikazioa EHUren eCampuseko eGelapi plataformaren bidez ebaluazioa egiteko.