“Retrato de la guerra en Cabo Delgado (Mozambique). Voces desde el terreno” webinarraren bideoa ikusgai dago. Webinarra Afrikako Ikasketen Taldeak (GEA-UAM) eta Gernika Gogoratuz elkarteak antolatu zuten, La Casa Encendida eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren (AVCD) laguntzarekin.
Saio honetan, hainbat ikertzaile, irakasle eta aktibistaren testigantzak eta ikerketen emaitzak entzun ditzakegu. Erresistentziatik abiatuta, gogoeta eta ulermenerako espazio...
Bat gatoz Mozambikeko emakumeek Cabo Delgadon Bakearen alde egin duten eskaera honekin.
Fórum Mulher eta Marcha Mundial das Mulheres-en bidez lankidetzan, Cabo Delgadoko probintzian indarkeria eta bizitza prekarietatea areagotu dela salatu dute, eta berehala esku hartzeko eskatu dute, beren herrialdearen oraina eta etorkizuna arriskuan jartzen dituen indarkeriari amaiera emateko.
Irakurri eskaera: hemen...
Gernika Gogoratuz eta Gernikatik Mundura Espainiako eta Portugalgo 50 bat erakunde eta hogei bat pertsonarekin baino gehiagorekin bat egin dute, eta elkartasun-gutun bat sinatu dute Mozambikeko emakume eta gainontzeko pertsona eta erakunde guztiei elkartasuna adierazteko, bakea, justizia eta giza eskubideen alde borrokatzen ari diren honetan, Cabo Delgadoko probintzian gertatzen ari diren gertaera lazgarrien eta tragedia...
Espainiako Irrati Nazionalaren (RNE) erreportajea. Cabo Delgadoko (Mozambike) hondamendi humanitarioa nabarmentzen da, eta Jokin Alberdi Gernika Gogoratuz elkarteko presidenteari elkarrizketa egiten zaio. Gatazka egoeran dauden Lurraldeak proiektuaren taldeko kide da Jokin Alberdi, eta gatazka horri buruzko hausnarketaren giltzarri nagusiak azaldu ditu.
Entzun erreportaje osoa: hemen....
Esperientzia hobea eskaini ahal izateko, www.euskaraldia.eus-ek cookie-ak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzu. Xehetasun gehiago jakiteko, gure lege oharrera jo. Cookie-politika.