NEKAZARIEN LURRA ETA MERKATUA, AHALDUNTZEKO AUKERA
El Doncello udalerriko (Caquetá, Amazonia kolonbiarra) " Cimientos del hogar " (ASMUECH) elkarte ekintzaileak 2015etik aurrera egindako bidea erresistentziaren eta eraldaketa sozialaren erreferente bihurtu da, ikuspegi feministarekin. Izan ere, ikusgarri egiten du emakume nekazari multzo baten lan artikulatu eta apala, historikoki dauden genero-desberdintasunen, Kolonbiako gatazka armatuaren eta klima-aldaketaren aurrean bizitza-alternatiba bat eraiki duten emakumeak. Beren indar...