El Doncello hiriko eta Maguareko Polizia Ikuskaritzako hirurogeita hamar lagun baino gehiago elkartu ziren urriaren 29an eta 30ean, Fundatzaileen Parkean eta Simon Bolívar Nekazaritza Erakundean, hurrenez hurren, kanelazo bat edateko eta “Maguare: Un llamado la vida y la Amazonia” bideoa ikusteko. Lau emakumek egin dute bideoa – Gatazka egoeran dauden Lurraldeak II. fasea (TC2) –...

Kolonbiako Caquetán dagoen “Institución Educativa Jorge Eliécer Gaitán” horma bateko 42 metro koadro izan dira abuztuaren 14an, 15ean eta 16an lurraldean marraztutako horma irudiaren mihisea. Ekintza honetan adin eta gizarte-sektore desberdinetako hogeita hamar emakume eta gizon baino gehiagok parte hartu dute Gatazka egoeran dauden Lurraldeak – Caquetá taldearekin batera, barreak, hizketaldiak, elkarrizketak eta gogoetak eginez. Caquetán...

Joan den otsailaren 13an El Doncelloko (Caquetá) emakumeei zuzendutako Mapeo Tailerra egin zen. Tailer horretan, familiaburu ziren emakumeek, “Juntas de acción Comunal” batzordeetako kideek, genero eta gatazka armatuaren biktimek, hitz egiteko eta udalerriko krokis batean gatazkak eta hurbileneko inguruneko beharrak grafikoki islatzeko bildu ziren. Elkarrizketa beren gorputzekin hasi zen, "luzamenduen eta mugimenduen mini-terapia" dinamikatik abiatuta. Dinamika...