Gernika Gogoratuzek, UPV/EHUko eCampusarekin batera, Gatazka egoeran dauden Lurraldeak “Aukerak, ikuspegi partekatuak eta prozesu kolektiboak eraikiz” nazioarteko online ikastaroaren 2. edizioa aurkezten du. Ikastaroa, lehenengo edizioan bezala, doakoa da eta plaza mugatuak ditu. Izena emateko aldian, 22 herrialdetako 250 pertsona inguru erregistratu ziren, eta 75 hautatu dira (43 emakume). Kontsultatu programa eta ikastaroaren iraupena...