Mozambiken nazioz haraindiko estraktibismoaren hedapenak indarkeria mota berriak sortu ditu herrialde honetako hainbat lekutan. "Global Society" aldizkari ospetsuko artikulu akademiko batean, Jokin Alberdi eta Manu Barroso, Gatazka egoeran dauden Lurraldeak proiektuko ikertzaileek, Cabo Delgadoko kasuaren azterketa aurkeztu dute. Lan honetan, garapenerako eta giza garapenerako ekonomia politikoaren teoria kritiko batzuen eta bakea eraikitzeko tokiko praktiken arteko...

[embed]https://www.youtube.com/watch?v=cP7kzzznWwg&feature=youtu.be[/embed] 2020ko apirilaz geroztik, 150 erakunde eta pertsona baino gehiagok sinatu dugu "Militarizazioa eta erasoak areagotzen ari diren honetan, elkartasuna eta konpromisoa Cabo Delgadorekin (Mozambike)”: Hilabete eta erdi honetan salaketa berriak jarri dituzte beste erakunde sozial batzuek, hala nola “Amnistia Internacional”, “Amigxs de la Tierra” eta “Justicia Ambiental”. Hauek denek Mozambikeko gobernuak herritarrak defendatzea eskatzen dute, eta...

Pasa den maiatzaren 25ean UPV/EHUko Hegoa Institutuaren Globalizazioa eta Garapena Masterraren baitan ” GATAZKA EGOERAN DAUDEN LURRALDEAK: MATXINADA MILITARRA ETA ERRESISTENTZIAK CABO DELGADON” WEBbinarra antolatu genuen. Boaventura Monjane, Isabel Casimiro, Liazzat Bonate eta Yussuf Adam espezialistek parte hartu zuten Webinar honetan, Cabo Delgadoko egoera bertatik bertara ezagutzeko aukera izan genuen, baita Gatazkan dauden Lurraldeak proiektuaren esparru...

Militarizazioa eta indarkeria areagotzen ari diren honetan, apirilean, elkartasun eta konpromisorako dei bat egin genuen Cabo Delgadorekin (Mozambike). Joan den maiatzaren 14an, Europako Parlamentuko (GUE/NGL) ordezkariak diren Miguel Urban Crespok eta Marisa Matiasek kontrol-galdera bat egin zioten Batzordeko presidenteorde eta Atzerri eta Segurtasun Politika Erkideko goi-ordezkariari, Josep Borrell jaunari, Mozambikeko iparraldeko probintzia honetan gertatzen ari...

Mundua geldi dagoela ematen duen une honetan, “Gatazka egoeran dauden Lurraldeak: prozesuen jarraipena eta bizitzaren iraunkortasunaren inguruko narratiben sendotzea” proiektuaren bigarren faseak aurrera jarraitzen du. Egia da zenbait jarduera atzeratu behar izan ditugula, batez ere, aldez aurretik programatuta genituen tailer eta mintegiak izan dira, egoera honetan publikoarekin egitea pentsatzen ziren ekintzak ezinezkoak baitira segurtasun neurriak direla...