Gure erakunde laguntzailea Cabo Delgadon, CPOS-ek (Centro de Pesquisa e Observatório Social), Gatazka egoeran dauden Lurraldeak proiektuko bigarren fase honetako ekintzetan lan egiten jarraitzen du

Mundua geldi dagoela ematen duen une honetan, “Gatazka egoeran dauden Lurraldeak: prozesuen jarraipena eta bizitzaren iraunkortasunaren inguruko narratiben sendotzea” proiektuaren bigarren faseak aurrera jarraitzen du.

Egia da zenbait jarduera atzeratu behar izan ditugula, batez ere, aldez aurretik programatuta genituen tailer eta mintegiak izan dira, egoera honetan publikoarekin egitea pentsatzen ziren ekintzak ezinezkoak baitira segurtasun neurriak direla eta. Hala ere, beste ekintza batzuetan lan egiten jarraitzen dugu, “normaltasun berri” hori lortu bezain laster proiektuaren martxa %100ean izateko.

Horren erakusgarri, joan den asteazkenean, maiatzaren 6an, Cabo Delgadoko gure kideekin izandako bilera da. Koordinazio-bilera horretan, orain arte egindako ekintzak jorratu ziren, bai eta lurralde horretan jarduerak ahal bezain laster garatu ahal izateko oinarriak eta metodologiak ere.