Territorios en Conflicto: llamamiento a la libertad de expresión en Cabo Delgado

ADIERAZPEN ASKATASUNAREN ALDEKO KANPAINA CABO DELGADON (MOZAMBIKE)

Filipe Nyusi estatuburuak abuztuaren 15ean egindako adierazpenak, Integritate Publikoko Zentroaren (CIP) arabera, “ez du elkarrizketa irekia eta argia sustatzen, eta ondorengo egunetan Luís Fernando Lisboa, Cabo Delgadoko Eliza Katolikoaren gotzaina, mehatxatu zuen“.

Mozambikeko elkarte horren arabera, “Estatuko segurtasunarekin lotutako gaiak bermatzeko beharra onartu arren, Cabo Delgadoko egoera militarra ezin da erabili herritar nazionalen eta atzerritarren adierazpen askatasuna murrizteko“.

Pembako gotzainak jasandako mehatxuen eta hertsapenen aurrean, eta adierazpen-askatasunaren mesedetan, CIP-ek, hainbat erlijio-erakunderekin eta beste erakunde sinatzailerekin batera, elkarrizketa sozialerako gune bat sortzeko eskaera egin zuen, bai eta sare sozialetan gotzainaren osotasun fisikoaren aurka egiten dutenen erantzukizun penalerako gune bat sortzeko ere, change.org webgunean: hemen.