CABO DELGADO ETA GERRA EMAKUMEEN BIZITZAN – I. ZATIA
Teresa Cunha, Gatazka egoeran dauden Lurraldeak proiektuko gure kideak, Coimbrako Unibertsitateko Sociais Ikasketa Zentroko (CES) Alice News atariaren bidez, Cabo Delgadoko gerrak eragindako inpaktuei buruz egin duen hausnarketaren lehen zatia ezagutzera eman du. Zehazki, emakumeen eta gizonen artean, haurren artean eta bi sexuetako adinekoen artean modu bereizian sentitutako inpaktuak aztertu ditu.
Hausnarketa honetan, zeina egileak jasotako elkarrizketa eta testigantza ugaritan oinarrituta dagoen, Melina Nicutaren, Manrase-ko nekazariaren, hitzak nabarmentzen dira: “Itxaropen gutxiko jendea gara, bizi gara, besterik ez”. Horiek argi eta garbi adierazten dituzte Mozambikeko iparraldeko Cabo Delgadon bizi diren emakumeen zauri irekiak.
Artikulu osoa: hemen (PT).