DOKUMENTALAREN AURKEZPENA: “TIERRA EN SUSPENSO: AMENAZAS Y RESISTENCIAS EN CABO DELGADO (MOZAMBIQUE)”
Azaroaren 6an, 19:00etan, ctxt tailerrean (Contexto aldizkaria) “Tierra en Suspenso: Amenazas y Resistencias en Cabo Delgado (Mozambique)” dokumentala aurkeztuko da, honako proiektuaren baitan: “Gatazkan dauden lurraldeak. Gaitasunak sendotu eta Bizi-aukera berriak eraikitzeko Ikerketa, Prestakuntza eta Ekintza”. Dokumental hau Mozambiken egin da, bereziki Cabo Delgado lurraldean, eta indarkeria armatuaren eta enpresa transnazionalen aurka egiten ari diren pertsona eta taldeen lekukotzak bildu ditu. Ekitaldia Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Afrikar Ikasketen Sailak eta Gernika Gogoratuz erakundeak antolatu dute, eta honako pertsonek parte hartuko dute: Boaventura Monjane (aktibista, ikertzailea eta dokumentalaren zuzendaria) eta Jokin Alberdi (EHUko irakaslea eta Gernika Gogoratuz eta GEA-UAMeko kidea). Sarrera doakoa da, eta erreserba hemen egin daiteke: https://agora.ctxt.es/taller