EUROPAKO PARLAMENTUAK CABO DELGADOKO EGOERA HUMANITARIOARI BURUZ EGINDAKO EBAZPENA
Hainbat europarlamentariorekin lankidetzan arituz, “Gatazka egoeran dauden lurraldeak” nazioarteko taldeak gure informazioa, ideiak eta proposamenak eman dizkiogu Europako Parlamentuak onartu berri duen Cabo Delgadoko (Mozambike) egoera humanitarioari buruzko 2020/2784 (RSP) Ebazpenari. Azken testuarekin guztiz bat ez gatozen arren, azpimarratu nahi dugu lorpen garrantzitsua dela; izan ere, ebazpen honek nazioarteko arreta handiagoa eskaintzen dio probintzia honek bizi duen egoera humanitario eta politikoari.
Azken hamarkada honetan, megaproiektu erauzleak abian jarri dira, eta matxinatu armatu islamisten, kontrabandisten, poliziaren eta indar armatuen, eta multinazionalentzat lan egiten duten mertzenario eta segurtasun pribatuko konpainien arteko borroka bortitzak areagotu dira. Honen ondorioz, Mozambikeko iparraldean dagoen lurralde honetako desmilitarizazioaren, bakearen, segurtasunaren eta giza garapenaren alde lanean jarraituko dugu.
Ebazpena: Hemen
Europako Parlamentuan berria: Hemen