EUROPAKO PARLAMENTUKO GOI-ORDEZKARIARI GALDETU DIOGU

Militarizazioa eta indarkeria areagotzen ari diren honetan, apirilean, elkartasun eta konpromisorako dei bat egin genuen Cabo Delgadorekin (Mozambike). Joan den maiatzaren 14an, Europako Parlamentuko (GUE/NGL) ordezkariak diren Miguel Urban Crespok eta Marisa Matiasek kontrol-galdera bat egin zioten Batzordeko presidenteorde eta Atzerri eta Segurtasun Politika Erkideko goi-ordezkariari, Josep Borrell jaunari, Mozambikeko iparraldeko probintzia honetan gertatzen ari den giza eskubideen urraketei buruz.