
GERNIKATIK MUNDURAKO “GERIZPETATIK 11 Izpi” proiektua onartu da
17 ekaina, 2020
Gernikatik Mundurak Bizkaiko Foru Aldundiaren Lankidetza deialdian aurkeztutako “Gereizpetatik 11 izpi: ahots isilduak bizitzaren narratibei gehituz” proiektua onartu da. Proiektu horren helburua Urdaibaiko (Euskadi) eta Cajamarca/Tolimako (Kolonbia) lurraldeetan herritar kritikoagoak sortzen edo indartzen laguntzea da, ahots ez-hegemonikoak barne, eta beste narratiba horiek ezagutu, jaso eta aztertu eta zabaldu ahal izatea. Ekimen honetan, UPV/EHUn graduondoko ikasketak egin dituzten gazte-talde batez gain, Urdaibaiko Gatazka egoeran dauden Lurraldeak lantaldea egongo da. Izan ere, proiektu honen emaitzek Gatazka egoera dauden Lurraldeak proiektuan ezarritako helburuak betetzen laguntzen dute.