GLOBAL SOCIETY ALDIZKARIAN CABO DELGADOKO INDARKERIARI ETA BAZTERKERIARI BURUZKO ARTIKULU BAT ARGITARATU DUGU
8 uztaila, 2020
Mozambiken nazioz haraindiko estraktibismoaren hedapenak indarkeria mota berriak sortu ditu herrialde honetako hainbat lekutan. “Global Society” aldizkari ospetsuko artikulu akademiko batean, Jokin Alberdi eta Manu Barroso, Gatazka egoeran dauden Lurraldeak proiektuko ikertzaileek, Cabo Delgadoko kasuaren azterketa aurkeztu dute. Lan honetan, garapenerako eta giza garapenerako ekonomia politikoaren teoria kritiko batzuen eta bakea eraikitzeko tokiko praktiken arteko erlazioa ezartzeaz gain, bertako komunitateek jasaten duten indarkeria zuzen, estruktural eta sinbolikoaren gorakada azpimarratzen da, Montepuez barrutiko erruberen eta Palmako barrutiko gasaren boom-arekin lotuta dagoena.
Artikulua Taylor & Francis on line helbidean dago eskuragarri.