INGURUMEN-PENTSAMENDUAREN V. DIPLOMADUNA MARTXAN DA
Maiatzaren 3an egin zen “V Diplomado Internacionalen Pensamiento Ambiental – Luchas Sociales, Conflictividades y Territorialidades: Lecturas desde el Sur Global” izeneko Nazioarteko Diplomatuaren inaugurazio saioa. Kolonbia, Argentina, Ekuador, Kuba, Estatu Batuak, Venezuela eta Peruko 680 lagunek hartu zuten parte “Visión panorámica del extractivismo en América Latina” izenburuko lehen saio honetan. Ekitaldia berriro ikus daiteke: hemen.
Nazioarteko Diplomatu hau Tolimako Unibertsitateko Errektoreordetza Akademikoak antolatzen du eta Kolonbiako eta nazioarteko hainbat erakunderen laguntza du. Horien artean, Gernika Gogoratuz dago, Gatazka egoeran dauden Lurraldeak proiektuaren esparruan.
Laster, informazio gehiago eskainiko dizkizuegu diplomatu honetan eta bere programan parte hartzeari buruz.