LURRIK GABEKO NEKAZARIEK BEREN LURRALDEA DEFENDATZEN DUTE
2021eko urriaren 17an jardunaldi komunitario bat egin zen Cajamarcako (Kolonbia) Jornaleroek zuzenduta, «Gereizpetatik 11 Izpi: Sumando Voces Silenciadas a las Narrativas» proiektuaren esparruan. Jardunaldi horretan, horma-irudi bat margotu zen, eta, jarduera hori baliatuz, jornaleroek pedagogia egin zuten La Ciudadela auzoko pertsonekin, proiektuko IAP taldearen laguntza baliatuz. Bertan, hainbat gai landu zituzten, hala nola kulturen arteko bizikidetza, ingurumena zaintzea eta lurrik gabeko nekazari batek aurrez aurre izaten dituen arazoak.
Cajamarcako hainbat lekutako haur eta nerabeek parte hartu zuten jardunaldian, baina bereziki La Ciudadela auzokoek. Hala, 9:00etatik 17:00etara izaniko saioan, Cajamarcako erresistentziaren memoria eraikitzen jardun zuten guztien artean; esaterako, lurralde horretako ohiturak, jakintzak eta aberastasunak, kontuan izanik ez dutela zerikusi handirik multinazional inbaditzaileek sustatzen duten eredu desarrollistarekin. Laboreak, ur-jauziak eta, oro har, naturarekin eta landa-lanarekin lotutako era guztietako elementuak margotu zituzten. Mezua argia da: ura eta janaria nahi ditugu gure lurraldean, eta ez multinazionalak.
Jornaleroek lur propioa behar eta eskatzen dute lantzeko; haiek guztiek izugarrizko maitasuna diote beren lurraldeari, nahiz eta beraiek bizi dituzten Kolonbiako bizi-baldintza latzenak. Hori horrela, espero dute ekimen hauek boterean daudenen kontzientzian oihartzuna sortzea eta ildo horretako legeak eginaraztea, egunen batean haiek edo haien seme-alabek bizitza, lan-ingurune eta lan-baldintza duinak izan ditzaten.