Territorios en Conflicto: ataque contra el CanalMoz

PRENTSA ASKATASUNAREN ETA DEMOKRAZIAREN AURKAKO ERASOA MOZAMBIKEN

“Gatazka egoera dauden Lurraldeak: Prozesuen jarraipena eta bizitzaren iraunkortasunaren inguruko narratiben sendotzea ” proiektuan parte hartzen dugunok gogor gaitzesten dugu CanalMOZ eta Canal de Moçambique argitalpenen instalazioei egindako erasoa, 2020ko abuztuaren 23ko igandean.

Gizarte zibileko erakunde ugarik bezala, nazio- eta nazioarte-mailan, enbaxadek eta nazioarteko erakundeek, bai eta kazetaritzaren eta gizarte-komunikazioaren sektoreekin lotutako sare nagusietako batzuek ere, hala nola MISA Moçambique eta FORCOM, benetan sentitzen dugu Mozambikeko Errepublikako Konstituzioan oinarrizko eskubide gisa jasotako adierazpen- eta prentsa-askatasunaren aurkako ekintzak herrialde honetan berriz ere egin izana.

Ekintza hauen sustatzaile direnek kontuak emango dituztelakoan, aurreikusitako lege-esparruaren barruan, eta Mozambiken garapen demokratikoaren eta zuzenbide-estatuaren eta giza eskubideen indartzearen alde, gure elkartasunik handiena eta sakonena adierazten diegu argitalpen horietako langileei, bai eta Mozambikeko biztanleei ere, informazioa askatasunez eskuratzeko gaitasunaz eta oinarrizko eskubideaz gozatu ahal izan dezaten.