Urdaibai: Beste pauso bat etorkizunerantz
15 urria, 2021
Busturialdeko eragileen gatazkak eta aldarrikapenak aztertu eta alternatiba propioak sortzeko aukerez eztabaidatu zuten joan den astean ordezkari politikoek eta sozialek
Lau urte beteko dira Gernika Gogoratuz eta Gernikatik Mundura elkarteak Busturialdeko eragileen gatazkak eta aldarrikapenak aztertzen eta alternatiba propioak eraikitzeko aukerak babesten dituen Gatazkan dauden lurraldeak proiektua martxan jarri zutenetik. Joan den hilabete amaieran, beste pauso bat eman zuten: Urdaibaiko Patronatuaren egoitzan azken urteetan egindako diagnostikoetan jasotako erronkei, hausnarketei eta gatazkei buruz hausnartu zuten eskualdeko ordezkari politikoek, gizarte ordezkariek, kudeatzaileek, artistek eta mundu akademikoko irakasle eta doktoreek.