ESTRAKTIBISMOA ETA KLIMA-ALDAKETA: ONDARE HIDRIKORAKO ARRISKUAK» HITZALDIA CAJAMARCA-COLOMBIAN
Territorios en Conflicto-Gerizpetatik 11 IZPI- «isildutako ahotsak» proiektuen esparruan, joan den martxoaren 5ean berbaldi interesgarri hau antolatu zen. Tolimako Unibertsitateko Jorge Mario Vera Rodríguez irakasleak aguakate haas delakoaren monolaborantzaren ekoizpenarekin lotutako gizarte-, ingurumen- eta kultura-arriskuak aztertu zituen, Kolonbiako nekazaritza-biltegitzat hartzen den lurralde honetan.
Baserritarrenn kolektiboetako 80 pertsonak baino gehiagok, batez ere emakumeak (Bizkaiko Foru Aldundiak finantziatutako, Gernikatik Mundura GGKEek eta Kolonbiako Tierra Libre erakundeak bultzatutako elikadura-subiranotasuneko eskolaren proiektuan parte hartzen duten baserritarrak) eta Tolimako Unibertsitateko ikasleek, ekitaldira joan zirenak, baso- eta gizarte-erreserbaren figurak aztertu zituzten, iturri hidrikoak eta nekazaritzako megaproiektuak babesteko beharrezko estrategia moduan. Eskerrak eman nahi dizkiogu Tolimako Unibertsitateko Yuma ima taldeari, trebakuntza-eztabaida hau antolatzeagatik eta Cajamarcako lurralde honetan bizitza-alternatibak antolatzeko egindako lanagatik.