GATAZKA EGOERAN DAUDEN LURRALDEAK: PROZESUEN JARRAIPENA ETA BIZITZAREN IRAUNKORTASUNAREN INGURUKO NARRATIBEN SENDOTZEA PROIEKTUAREN BIGARREN FASEA

Konplexutasunak, aldaketak eta ziurgabetasunak markatutako 2020 honetan, gure ikerketa-trebakuntza-ekintza proiektuaren fase berri bati ekingo diogu, “Gatazka egoeran dauden Lurraldeak: prozesuen jarraipena eta bizitzaren iraunkortasunaren inguruko narratiben sendotzea.“

2021aren amaierara arte, kapital-bizitza gatazkan arreta jartzen jarraituko dugu. Gatazka horren arabera, merkatuak bizitzaren iraunkortasunarekin gainjartzen diren mundu batean bizi gara. Zentzu horretan, gizartea eraldatzeko prozesuak landu eta aztertuko ditugu 5 lurraldetan: Cabo Delgado eta Maputo (Mozambike); Cajamarca eta Caqueta (Kolonbia) eta Urdaibai (Euskadi).

Bilerak era telematikoan egiteko “normaltasun berri” honetan, lurralde bakoitzean aldizkako bilerak egiten ari dira lurralde bakoitzeko lantaldea osatzen duten ikertzaileen artean, bai eta Gernikatik egiten den koordinazioarekin ere.

Horrela, apirilaren 29an Sarea koordinatzeko lehen bilera egin genuen, eta bertan 5 lurraldeetako ordezkariek parte hartu zuten. Bakoitzak bere etxetik, konfinamendu-esperientzia komun hori partekatuz, proiektura batzen ari diren gizon eta emakume berriak ezagutu ahal izan genituen, baita gure jarduera-planak eta orain arte egindako zenbait ekintza aurkeztu ahal izan genituen ere. Lurralde bakoitzeko egoera sozioekonomiko eta politikoari buruzko informazio zehatza partekatzeko aukera ere izan zen, bizi diren gatazka desberdinak kontuan hartuta, baina baita tokian-tokian eraikitzen ari diren erantzun eta alternatibak ezagutuz ere.