JARDUNALDIAK: MOZAMBIKEN BAKEA ETA ETORKIZUNA ERAIKITZEN

“Mozambikeko bakea eta etorkizuna eraikitzen: hausnarketak eta praktikak” jardunaldiak azaroaren 1etik 3ra izan ziren Maputon, «Gatazka egoeran dauden Lurraldeak» proiektuaren barnean.

Jardunaldi hauek Mozambikeko Genero Indarkeriaren aurkako 16. Aktibismo Egunak prestatzeko jarduera gisa ere jorratu ziren. Ekimen honek urtero mobilizatzen ditu Mozambikeko hainbat OSC eta erakunde.

Gernika Gogoratuz erakundearen izenean egon ziren: María Oianguren, Jokin Alberdi, Liliana Zambrano-Quintero eta Teresa Cunha.