JORNALEROAK ETA JORNALERAK EZ DIRA EXISTITZEN KOLONBIAKO ESTATUARENTZAT
Nekazarien artean, jornaleroak eta jornalerak bereziki baztertuak diren biztanleak dira. Izan ere, nekazarien kulturan hazi diren arren, ez dute lurra erosteko aukerarik eta, horren ondorioz, eguneroko lanetik irabazten dutenarekin soilik bizi behar izaten dute. Hori dela bide, pobreziaz eta zailtasunez betetako zahartzaroa bizi dute. Gaixotzen ala zauritzen badira, lana berarengatik bada ere, lanik gabe eta diru sarrerarik gabe geratzen dira.
“Gereizpetatik 11 Izpi: Bizitzaren narratibei isilduarazitako ahotsak gehituz” proiektua “Gatazka Egoeran Dauden Lurraldeak” proiektuaren osagarri gisa sortu zena, izan da komunitate honen parte-hartzea ahalbidetu eta, gutxienez, Cajamarca Tolima-n ahotsa eman dien proiektu bakarra. Haren bidez, komunitateak dituen arazo nagusien inguruan mintzatzea eta hauek ezagutzera emateko eta aurre egiteko tresnak garatzea da helburua.
2021eko abuztuaren 15ean jornalariekin egindako itzulketa tailerrean aurreko tailerrean identifikatu ziren komunitatearen funtsezko arazoak (enborra), kausak (sustraiak) eta ondorioak (hostoak) kartoizko zuhaitzetan irudikatu ziren.Ondoren, zuhaitzaren sustraiak bereizi ziren, eta jornalariei koloretako zirkuluak eman zitzaizkien, problematikei eusten dien erro bakoitzaren larritasuna neurtzeko.
Azkenik, Ciudadela auzoan Rincon Placer kalean egingo den horma-irudi baten edukia definitu zen (etorkizun hurbilean turistikoki proiektatuko den lekua), baita hedapenerako dokumentu bat eta bideo bat ere. Hauen helburua jornalariek identifikatutako arazo nagusienak ezagutzea ematea eta gizartean eta politikan eragina izatea da. Hau da, ikusentzunezko elementu hauek tailerrean jorratutko informazioa zabaltzeaz gain, jornalarien sentipenak eta bizi-baldintzak ezagutarazi nahi ditu, haiek hala eskatuta.