Territorios en Conflicto: llamamiento CLACSO

KOLONBIAKO INDAR ARMATUEN BERREGITURAKETA (ARMADA ETA POLIZIA NAZIONALA), HAIEN KRIMENEI AURRE EGITEA ETA HERRITARREN GIZA ESKUBIDEEKIKO ERRESPETUA

“Pentsamendu Geografiko Kritiko Latinoamerikarra” (CLACSO) lantaldearen honako Adierazpen hau partekatzen dugu Gatazka egoeran dauden lurraldeak proiektuaren esparruan. Lantalde honetan, gure lankidea den Miguel Espinosa Ricok, Tolimako Unibertsitateko (Kolonbia) Giza Zientzien eta Arteen Fakultateko Geografia irakasleak, parte hartzen du: Kolonbiako Indar Armatuen berregituraketa (Armada eta Polizia Nazionala), haien krimenei aurre egitea eta Herritarren Giza Eskubideekiko errespetua.

 

Horrela, “Pentsamendu Geografiko Kritiko Latinoamerikarra” (CLACSO) lantaldeak bat egiten du giza eskubideak eta, oro har, herritarrak defendatzen dituzten erakundeen ahotsekin, eta, gainera, bizkortasuna eskatzen du Kolonbiako indar armatuen – armada eta polizia – jarduera kriminalak argitzeko, baita horiek berregituratzeko ere, herritarren bizitza eta giza eskubideak errespetatzeko arauak betez.

ES Declaración del GPGCL-CLACSO por asesinatos policiales en Colombia